Elikagai Bankuarekin kolaboratu dugu ikastolan

Pasa den astean lehenengo aldiz Elikagai Bankuaren bilketa parte hartu dugu, baina gunez gune kaxak jarrita. Lehenago egon izan gara dendetan egiten dituzte bilketetan parte hartzen, baina oraingoan ikastola barruan egin ahal izan dugu. Hemendik aurrera ere kolaboratuko dugu gehiagotan ekimen honekin, baina gaur gaurkoz, gustura geratu gara lehenengo aldiz gai honi lekua egiteagatik. Tartean…

Read More

“Fagor Herrigintza” programaren 60.000 euroko dirulaguntza jaso du Lanbide Heziketakoen “Mugarik Gabeko Ikasgelak” proiektuak

Mikroinformatika Heziketa Zikloko ikasleekin lantzen dugun ordenagailuen birziklapenerako egitasmoarekin, Fagor Herrigintza programaren baitan abiatu den lehiaketan parte hartu dugu hirugarren urtez, Arizari Hezkuntza Elkartearen izenean, eta aurten bai, 60.000 eurotako dirulaguntza eskuratu dugu! Diru hau Afrikako eskoletara bideratzen jarraituko ditugun proiektuetarako izango da. Sarituak izan diren beste proiektuak honakoak izan dira: Haize Berri Aniztasun Funtzionalaren…

Read More

Elikagai bilketa solidarioa abiatu dugu Ikastolan

Arizmendi Ikastolatik gure inguruko herritarrei laguntzeko Elikagai Bilketa kanpaina solidarioan parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Elikagai Bankuaren ekimen honekin, behar handiena dutenei janaria bermatzea dugu helburu. 🗓️ Noiz eta non? -Epea: abenduaren 9tik 12ra bitartean. -Non: ikastolako gune guztietan jarriko diren kaxetan. Zer produktu behar dituzte? Elikagai Bankuaren eskaerari jarraituz, hauek dira lehentasunezko produktuak: -Elikagaiak:…

Read More

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu dugu Ikastolan

Urtero legez, abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen gure Ikastolan, eta horretarako, denetariko ekintzak egin genituen Ikastola osatzen dugun hamabi guneetan. Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an ospatzeko arrazoia historikoa eta sinbolikoa da: 1552ko abenduaren 3an hil zen Frantzisko Xabierkoa. Bera euskalduna zen sortzez, eta kondairak dioenez, bere azken hatsa ama-hizkuntzan, euskaraz, eman zuen. Horregatik,…

Read More

Eskerrik beroenak gure komunitateari, Gabon Kanpainan erakutsi dugun elkartasun eta konpromisoagatik

Ikastola eta Kooperatiba garen heinean, elkartasuna da gure zutabe nagusia, eta beste behin isladatu da hau Gabon Kanpainarekin. Bihotzez eskertu nahi dugu kanpainan parte hartu eta ahalegina egin duzuen guztioi. Denon ekarpenari esker, lortu dugu aurreikusitako helburuak betetzea. Egin ditugun eskaerekin (Xiberuko Eperrako zaporeak, Arberoako sortak, Errigora saskiak, egutegiak, Kaskarotenea garagardoa eta Euskaraz Bizi Nahi…

Read More

Elikagai Bankuaren ikastetxeetako bilketa parte hartuko dugu Arizmendin

Elikagai Bankukoek aurten elikagai bilketa ikastetxeetan ere egitea pentsatu dute, eta Arizmendi Ikastolan ere parte hartzea erabaki dugu. Horregatik, abenduak 8tik 12ra zuen guneetan kaxak jarriko ditugu bertan elikagaiak jasotzeko. Honako produktuak jasotzea da helburua: lekalea, arroza, pasta, toamtea arraina kontserban eta haurrentzako pardelak eta potetxoak. EZ dira jaso nahi gozokiak, esnea eta kakako-hautsa bezalako…

Read More

Arizmendi Ikastolako Lagunen Taldea aurkeztu da

Asteazkenean, azaroren 26an Gaztelupe gunean aurkeztu zen Arizmendi Ikastolako Lagunen Taldea. Ekimen honen helburua, “gaur egungo Ikastolak posible izateko ahaleginak egin dituztenen lana balorean jarri eta ezagutzera ematea” da. Guztira, 30 lagun inguruko taldea sortu da, hiru azpitalde izango dituena, herri bakoitzeko talde bat, hain zuzen. Aurkezpenean taldearen nondik azaldu zituzten, Ikastola Lagunen zergatia eta…

Read More

Arizmendiko BATUn aztertutako esperientzia “Tras las huellas de la renovación pedagógica” liburuan

“Tras las huellas de la renovación pedagógica: Experiencias y retos en centros de educación infantil, primaria y secundaria” liburuko 8. kapituluan Arizmendi Ikastolako BATU egitasmoko esperientzia azaltzen da, “Una experiencia de renovación pedagógica en Arizmendi Ikastola: el proyecto BATU” izenburupean. Lana Espainiako Estatuko hainbat ikastetxetako errealitatean murgiltzen da, Haur Hezkuntzatik hasi eta Bigarren Hezkuntzaraino, gaur…

Read More

Lanbide Heziketakoen Birziklanet ekimena, mugak gaindituz: Senegaletik esker ona eta Ghana, hurrengo helburu

Lanbide Heziketako Mikroinformatikakoen Birziklanet ekimenak, ingurumenarekiko eta gizartearekiko konpromiso argia duena, aitorpen beroa jaso du Senegalgo Mbam herriko eskola batetik, ikasleek prestatu eta Yaakar elkartearekin elkarlanean bidalitako azken ordenagailuen harira.  Inguruko elkarteei laguntza eta doaitzak Ez da Senegalerako lankidetza hau izan ikasturte honetan Mirkoinformatikako ikasleek eta irakasleek egindako ekintza bakarra. Euren ingurune hurbilenean ere, baztertutako…

Read More

Materialen eta jostailuen haritik tiraka Magala espazioko abenduko saioan

Joan zen astean aurreratu genizuen bezala, materialen eta jostailuen ingurukoa izango da Uribarri guneko Magala espazioko hurrengo saioa. Hemen xehetasunak: Gaia: Zer behar du haurrak jolasteko? Materialen eta jostailuen haritik tiraka Hizlaria: Itsaso Pagoaga Eguna: Abenduak 4, osteguna Ordua: 17:30ean Saioa euskaraz izango da eta bertan parte hartzeko, ahal izan ezkero, hurrengo estekan izena ematea…

Read More