Elikagai Bankuarekin kolaboratu dugu ikastolan

Pasa den astean lehenengo aldiz Elikagai Bankuaren bilketa parte hartu dugu, baina gunez gune kaxak jarrita. Lehenago egon izan gara dendetan egiten dituzte bilketetan parte hartzen, baina oraingoan ikastola barruan egin ahal izan dugu. Hemendik aurrera ere kolaboratuko dugu gehiagotan ekimen honekin, baina gaur gaurkoz, gustura geratu gara lehenengo aldiz gai honi lekua egiteagatik. Tartean , baita ere, aukera ematen digulako gure ikasleei errealitate honen berri emateko. Hurrengoan, gehiago! Behar gehien daukatenek merezi dutelako!
Mila esker, bide batez, Elikagai Bankuko kideei, gure kanpainari lekua egitea hainbeste errazteagatik!