Leintz eskola kirola (LEK), 6-14 urte bitarteko neska-mutilei bideratuta dagoen proiektua da. 6-14 urte bitarteko neska-mutilei bideratuta dagoen proiektua da. Hezkuntza ez formalaren barnean kokatzen da eta eskola orduetatik kanpo eskaintzen da.
Kirol aniztasuna da helburu nagusia, gure bailaran dauden kirol elkarte guztien kirolak frogatzea, ikasturte osoan zehar. Astean, aurrera eramaten diren saioak gune bakoitzean eskaintzen dira, bertan, kirol bakoitzaren arauak barneratuz, ondoren larunbatetako topaketetan ikastetxe ezberdinetako ikasleekin herriko eta ikastetxeko instalazioetan ekintzak, partiduak eta jolasak aurrera eramanez.
Ikasturtean zehar sustapen jarduera ezberdinak antolatzen dira ikastolako ikasle guztiei bideratuta, hala nola, Baskoniako partida ikustera irteera, izotz irristaketa egitera irteera, surf ikastaroa egitera irteera Debara, Hontza Extreme abentura parkera irteera… Ekintza hauetan egunerokotasunean praktikatzen ez diren kirolak eskaintzen dira.
LEK proiektuko helburua, ikasleek jarduera fisikoa eginez ohitura osasuntsuak barneratzea da eta bide batez, kirol eta jarduera fisiko praktika desberdinak ezagutuko dituenez, gustuko ekintzak identifikatzea bizitzan zehar pertsona aktiboa izateko. Jarduera fisikoa egiteak duen garrantzia kontutan hartuz, Arizmendi Ikastolan oso garrantzitsua ikusten dugu gure ikasleak horrelako ekimenetan parte hartzea, beraien heziketa prozesuan eragin positiboa izan baitu.
LEK elkarteak eta Arizmendi ikastolak konpromiso nagusi bat du: ikasle guztiei beraien talentua garatzeko aukera eskaintzea, gaitasunak hobetzeko eta gauza berriak ikasteko, alde batera utzita beren kirol maila, maila sozio-ekonomikoa, dibertsitate funtzionala, sexua, edo bizi diren tokia.
LEK web orrira joan