GUNEAK
Ferixalekua (SFX)
Arrasate
Arrasate erdigunean kokatuta dagoen gunea da Ferixalekua. Bertan PRO egitasmoaren zati bat (Lanbide heziketako erdi eta goi mailako heziketa zikloak) eta zerbitzu orokorrak daude kokatuta.
Lanbide Heziketan (PRO egitasmoa), esperientziadun eta egoera berrietara moldatzen dakien profesional taldea gara. Pertsona erdigunean jarrita, bizitzako zein lan munduko erronkei aurre egingo dieten eta gizartea eraldatuko duten profesionalak heztea da gure helburua. Horretarako bidelagun ditugu bailarako kooperatiba, enpresa eta erakundeak.
GUNEKO ARDURADUNA Beñat Irazabal
Argazkiak
Ferixalekuko Bizitza
- Orokorrak
- Erizaintzako zaintza osagarriak
- Gizarte eta kirol animazioa eta irakaskuntza
- Mikroinformatika sistemak eta sareak
- Osasun larrialdiak
Zatoz gu ezagutzera!
Jarri gurekin harremanetan Arizmendi Ikastolako guneak ezagutzeko. Bisita pertsonalizatuak eskaintzen ditugu familia, erakunde, enpresa, ikastetxe edo Ikastolentzat.
Lanbide Heziketa bisitatu nahi duzu?
ERDI MAILA
Informatika eta komunikazioak
Informatika eta komunikazioen munduan murgiltzeko atea da ziklo hau. Gure helburua ikasleek gaur egun gure jendartean horren garrantzitsuak bihurtu diren tresna teknologikoak menderatzea da, sistema informatikoen muntaketan eta mantenuan gaitasunak eskuratuz. Prestakuntza praktiko baten bidez, bizitza pertsonal zein profesionalerako funtsezko gaitasunak garatuko dituzte, teknologiaren bidez gizarteari ekarpena eginez.
Zergatik gurekin ikasi?
- Talde aditua: Irakasle talde hurbila eta motibatua daukagu, ikasle bakoitzaren prozesuan bidelagun izateko prest.
- ETHAZI eredua: Erronketan oinarritutako elkarlanerako ikaskuntza erabiltzen dugu. Ikasleek proiektu errealen bidez ikasten dute, ekimena eta talde-lana sustatuz.
- Ikaskuntza praktikoa: Teoria eta praktika eskutik doaz. Ordenagailuak muntatzen, sareak konfiguratzen eta sistemak mantentzen ikasiko dute ikasleek.
Zer ikasten da gurean?
Zikloak 2.000 orduko iraupena du eta prestakuntza integrala bermatzen duten atalez osatuta dago:
- Tailerra (Arlo teknikoa):
- Sistema mikroinformatikoak eta gailuak muntatzea eta mantentzea.
- Datu-sareen kableatua eta kanalizazioak instalatzea.
- Sistemak eta aplikazio informatikoak konfiguratzea eta erabiltzea.
- Formakuntza orokorra:
- Zientzia aplikatuak.
- Komunikazioa eta Gizartea.
- Garapen pertsonala: Tutoretza eta ekintza gehigarriak.
- Mundu profesionala: Lantokiko prestakuntza (enpresetan praktikak).
Informatika eta Komunikazioen ondoren zer?
Bide honek etorkizuneko ate asko zabaltzen ditu, bai lan-munduan sartzeko, bai ikasten jarraitzeko:
- Titulazio bikoitza: Oinarrizko Lanbide Heziketako titulua ez ezik, DBHko graduatua ere eskuratuko du ikasleak.
- Ikasketetan aurrera egiteko aukera: Titulu honekin, ikasleak zuzeneko bidea izango du:
- Informatikaren ibilbidean Arizmendi Ikastolan ikasten jarraitzeko Mikroinformatika Sistemak eta Sareak Edi Mailako Zikloan.
- Erdi Mailako beste ziklo batzuetara sarbidea (Elektrizitatea, automozioa, etab.).
- Batxilergoa ikasten hasteko.
- Irteera profesionalak: Informatika-sistemen instalatzaile edo mantentze-lanetako laguntzailea, sareen instalatzailea, eta sistema mikroinformatikoen muntatzailea.
BIRZIKLANET proiektua
Mikroinformatika zikloko ikasle eta irakasle taldeak osatzen dugun ekimena da BIRZIKLANET eta honen bitartez, inguruko enpresa eta erakundeetatik dohaintzan jasotzen ditugun ordenagailuei bigarren bizitza bat ematen diegu, gobernuz kanpoko erakundeen bitartez beharra duten pertsonei helarazteko. Ekimen honek ikasleak ditu protagonista, eta gizarte eraldaketa, ekonomia, iraukortasuna zein elkartasuna ditu ardatz.
Proiektu honen berri izan nahi baduzu, irakurri itzazu gure albisteak!
Informatikaren oinarrian murgilduko zara heziketa-ziklo honetan, arlo teknikoan zein praktikoan trebatuz. Mahaigaineko ordenagailu zein eramangarrien muntaia eta hardware-arazoen ebazpena landuko dituzu, sistema eragileen instalazioan, mantentze-lanetan eta optimizazioan sakontzearekin batera. Horrez gain, ofimatika-tresnak menderatu eta sare zein segurtasuneko oinarrizko kontzeptuak bereganatuko dituzu. Ikasitakoa praktikan jartzeko, gure Birziklanet ekimenean parte hartzeko aukera izango duzu.
Zure ikasketa-prozesuaren protagonista izango zara hemen, ikaslea erdigunean jartzen duen eredu baten bidez (ETHAZI eredua). Bide horretan, konfiantzazko bidelagun izango gaituzu irakasleok, zure helburuak lortzen laguntzeko. Etengabeko formakuntzan dagoen eta motibatuta dagoen esperientziadun profesionalak osatzen dugu irakasle taldea, irakasgaiak teknologia berrien bidez eta modu praktikoenean jorratuz.
Informatikaren eta ordenagailuen mundua gustuko baduzu, hau da zure zikloa!
Ezaugarriak
- Formakuntza DUALari esker, gaur egungo lan mundua modu erreal eta zuzen baten ezagutzeko aukera, inguruko enpresetan praktikak eginez.
- Goi-mailarako ikasketetarako prestatuko zaitugu. Ikasle gehienek zikloa amaitzean goi-mailako heziketa zikloa ikastea erabakitzen dute.
Gure berezitasunak
- Irakasle talde egonkorra gara eta urte askotako esperientzia dugu.
- Informatika eta enpresa munduko sektore ezberdinetan lanean aritu diren profesionalak gara.
- Birziklanet eta Bizitza Betea* proiektuen bitartez eraldaketa sozialean eragiten dugu.
- Ikaslea errealitatera hurbiltzen duen erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntzan (ETHAZI eredua) errotzen da gure egitekoa.
*Ferixalekuko Bizitza atalean duzu Bizitza Betea ekimenaren berri.
BIRZIKLANET proiektua
Mikroinformatika zikloko ikasle eta irakasle taldeak osatzen dugun ekimena da BIRZIKLANET eta honen bitartez, inguruko enpresa eta erakundeetatik dohaintzan jasotzen ditugun ordenagailuei bigarren bizitza bat ematen diegu, gobernuz kanpoko erakundeen bitartez beharra duten pertsonei helarazteko. Ekimen honek ikasleak ditu protagonista, eta gizarte eraldaketa, ekonomia, iraukortasuna zein elkartasuna ditu ardatz.
Proiektu honen berri izan nahi baduzu, irakurri itzazu gure albisteak!
Erakunde eta enpresa lagunak
Osasun-larrialdiak
Titulu honekin anbulantzietan (itunduak, OBE, BEA) eta telefono bidezko laguntza zentroetan (koordinazio zentroak, telelaguntza, suizidioan laguntzeko telefonoa) lan egin ahal izango duzu.
Ikaslea erdigunean kokatzen dugu, beraz, zu izango zara zure ikasketa prozesuaren protagonista, eta irakasleak konfiantzazko bidelagun izango gaituzu, zure helburuak lortzen lagunduz. Etengabeko formakuntzan dagoen esperientziadun talde motibatuak osatzen dugu irakasle taldea, eta teknologia berrien erabilpenaren bidez, irakasgaiak ahalik eta modu praktikoenean lantzen ditugu, erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza baliatuz (ETHAZI eredua).
Ezaugarriak
- Formakuntza DUALari esker, gaur egungo lan mundua modu erreal eta zuzen baten ezagutzeko aukera, inguruko enpresetan praktikak eginez.
- Goi mailarako ikasketetarako zubia.
- Konbalidazio ugari egiteko aukera lanbideko ziurtagiriak izanez gero (osasun garraioa edo biktima anitzendako eta katastrofeetako osasun arreta).
Gure berezitasunak
- Irakasle talde egonkorra gara eta urte askotako esperientzia dugu.
- Osasun alorreko sektore ezberdinetan lan egiten dugun profesionalak gara.
- Gurutze Gorrian boluntariotza eta Bizitza Betea* proiektuen bitartez eraldaketa sozialean eragiten dugu.
- Ikaslea errealitatera hurbiltzen duen ikasketa praktikoak eskaintzen ditugu:
- Gure tailerretan ematen dugu denbora gehiena konpetentziak garatzeko kasu praktikoak ebazten, erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza aktibo eta kooperatiboa baliatuz.
- Beste eragile batzuek antolatutako simulakroetan parte hartzen dugu.
- Hainbat bisita eta irteera programatzen ditugu ikasturtean zehar.
*Ferixalekuko Bizitza atalean duzu Bizitza Betea ekimenaren berri.
Pertsonekin lana egitea eta besteei laguntzeko bokazioa baduzu, hau da zure zikloa!
Erakunde eta enpresa lagunak
Erizaintzako zaintza osagarriak
Heziketa-ziklo honetan osasun-sektorearen beharretara egokitutako prestakuntza jasoko duzu. Ikasketak amaitzean, dagokion prestakuntzaz gain, mundu profesionalerako baliagarria izango zaizun prestakuntza osagarria eskuratzeko aukera izango duzu: psikiatria, bailarako kolektibo ezberdinekin osasun-hezkuntzako jarduerak, eta euskara eskolak jaso zein dagokion titulua lortzeko aukera.
Ikaslea erdigunean jartzen dugu; beraz, zu izango zara zure ikaskuntza-prozesuko protagonista, eta irakasleok konfiantzazko bidelagun izango gara, zure helburuak lortzen lagunduz. Irakasle-taldea etengabeko prestakuntzan dabilen talde motibatu eta esperientziadunak osatzen du, eta irakasgaiak modu praktikoenean lantzen ditugu erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza baliatuz (ETHAZI eredua). Inguruko erakunde, kooperatiba eta enpresekin dugun lankidetzari esker, zure prestakuntza DUAL programarekin osatuko duzu.
Ziklo hau aukeratzeko arrazoiak
- Pertsonen zaintzaren mundua gustuko baduzu, hau da zure heziketa-zikloa.
- Gure ikasle gehienek lana aurkitzen dute zikloa amaitzean.
- Ikasten jarraitu nahi duzu? Ziklo honek goi-mailako heziketa-ziklo baterako bidea irekiko dizu.
- Pertsonen zaintza integrala nola egin ikasteko aukera paregabea.
- Ikasketa laburrak: 1540 ordu.
- Eskari handiko ikasketak eta laneratzeko tasa altua.
- Osasun-sektorean lan egin baduzu, praktikak baliozkotzeko aukera.
- Ikasketak beste jarduera pertsonal batzuekin uztartzeko aukera ematen duen ordutegia: 08:00-14:30.
Gure berezitasunak
- Irakasle-talde egonkorra gara, urte askotako esperientziaduna.
- Osasun-munduko hainbat sektoretan lan egin dugun profesionalak gara.
- San Juan de Dios eta Aita Menni psikiatrikoekin borondatezko programak ditugu martxan.
- Bizitza Betea* proiektuaren bidez, gizarte-eraldaketan eragiten dugu.
- Gelan aniztasuna ardatz hartuta, begirada inklusiboa da gure oinarrietako bat.
- Euskara ikasteko eta dagokion titulua lortzeko aukera izango duzu, Udal Euskaltegiarekin dugun lankidetzari esker.
- Gure eredua erronketan oinarritutako ikaskuntzan (ETHAZI eredua) datza, ikaslea errealitatera hurbiltzeko.
*Ekimen honi buruzko informazioa "Bizitza Ferixalekun" atalean duzu.
Erakunde eta enpresa lagunak
Mendekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia eta akuilatzea eta hezkuntzako esku-hartzea
Zure prestakuntza osatu eta lan-aukerak zabaldu nahi dituzu? C Graduko ziurtagiri berri hau aukera paregabea da sektore soziosanitarioak gaur egun bilatzen duen profesionala bihurtzeko: gorputza zaintzeaz gain, adimena eta autonomia lantzen dituena.
Zergatik aukeratu ziurtagiri hau?
Gure helburua profesional osoak prestatzea da. Ikastaro honen bidez, erabiltzaileari bere eguneroko ekintzak modu independentean egiten laguntzeko gaitasunak hartuko dituzu.
- Ikaskuntza praktikoa: Eskola teoriko-praktikoak ikastolan eta praktikak sektoreko enpresetan egingo dituzu.
- Gizarte-eskaria: Teleasistentzia, gizarte- eta hezkuntza-txertaketa edota monitore gisa lan egiteko ateak zabalduko dizkizu.
- Etorkizuneko abantailak: Lan-poltsetan eta oposizioetan puntuak lortzeko balio du, eta integrazio sozialeko goi-mailako graduko modulu batzuk baliozkotzeko aukera ematen du.
Zer ikasiko duzu? (Moduluak)
Guztira, sei arlo nagusi landuko ditugu zure profila indartzeko:
- Gizarte-esku hartzearen testuingurua (99 ordu): Euskadiko mendetasun-legeak, Gipuzkoako Aldundiaren baliabideak eta pertsonarengan zentratutako arreta-eredua ezagutuko dituzu.
- Gizarte-trebetasunak (132 ordu): Komunikazio-teknikak eta psikologia, egoera zailak kudeatzeko eta erabiltzaileak nahiz familiak motibatzeko.
- Komunikazio-sistema areagotuak eta alternatiboak (165 ordu): Komunikatzeko arazoak dituzten pertsonek beren beharrak adieraz ditzaten tresnak erabiltzen ikasiko duzu.
- Autonomia pertsonalaren sustapena (198 ordu): Erabiltzailea modu independentean moldatzeko entrenatzeko teknikak.
- Gizarte-esku hartzearen metodologia (132 ordu): Arreta-plan indibidualizatuak idazten eta jarraipena egiten ikasiko duzu.
- Lan-arriskuen prebentzioa (30 ordu): Zure burua zaintzeko eta lesiorik gabeko ibilbide profesional luzea bermatzeko teknikak.
Baldintzak eta izen-ematea
Ziurtagiri honetan izena emateko, honako hauetako bat izan behar duzu:
- Gutxieneko titulazioa: Erdi-mailako heziketa zikloa edo familia bereko mailako profesionaltasun-ziurtagiria.
Gizarte eta kirol animazioa eta irakaskuntza
Aisialdi eta kirol jarduera anitzen antolaketa eta dinamizaziorako konpetentzia tekniko zein zeharkakoak garatuko dituzu ziklo honetan.
Lan munduan integratzeko asmoa baduzu, aisialdiko monitore batek edo haur zein nagusien entrenatzaile batek izan beharko lituzkeen ezagupen, trebetasun eta esperientziak eskuratuko dituzu; metodologia aktiboetan oinarritutako ETHAZI ereduarekin (erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza) lan eginez.
Kirol jarduera anitz praktikatuz eta kasu praktiko errealetan zuk gauzatutako proiektuak, zure taldekideekin elkarlanean dinamizatuz ikasiko duzu, eta gainera, udalekuetako zuzendari eta koordinatzaile, aisialdiko monitore, igerilekuetako sorosle eta beste hainbat kirol jardueretan aritzeko monitore edota entrenatzaile tituluaren jabe izango zara zikloa amaitzean.
Ikasten jarraitzea bada zure asmoa, edota unibertsitaterako ibilbiderako prestatzea (irakasletza, erizaintza, jarduera fisikoa eta kirolaren zientziak, fisioterapia...), aukera paregabea eskaintzen dizu ziklo honek. Unibertsitateko graduetan sartzeko beharrezkoa duzun nota lortzen zein orientazioan gure laguntza izango duzu zure ibilbide osoan.
Ikaslea erdigunean kokatzen dugu, beraz, zu izango zara zure ikasketa prozesuaren protagonista, eta irakasleak konfiantzazko bidelagun izango gaituzu, zure helburuak lortzen lagunduz.
Etxean bezala sentiaraziko zaituen gunea, giroa eta pertsonak aurkituko dituzu gure zikloan. Bi ikasturte zoragarri, dibertigarri eta esperientzia aberasgarriz beteak pasatuz, zure etorkizuneko proiektuari bidea irekitzeko aukera izango duzu bertan. Eta inguruko erakunde, kooperatiba eta enpresekin elkarlanari esker, modalitate DUALarekin borobilduko duzu formakuntza.
“Zugan sinisten dugulako, gugan sinistu dezakezu”
“Amesten duzun zure etorkizuneko proiektua gauzatzen lagunduko dizugu”
Gure berezitasunak
- Irakasle talde egonkorra gara eta urte askotako esperientzia dugu.
- Matrikula prezioaren barruan, ikasgaiez gain, aisialdiko kirol jarduera, irteera eta praktika ugari eskaintzen ditugu:
- Arroila jaitsiera
- Piraguismoa errekan
- Zalditegian zaldiekin lehen esperientzia
- Debako IparSurf eskolan hiru egunetako ikastaroa
- Hontza Extrem abentura parkean tirolina esperientzia
- Coastering ur-ekintza Lekeition.
- Paintball
- Eginon eskalada
- Orienting ikastaroa
- Eski irteerak (Ikastolak irteeren %30a finantzatuko dizu)
- Gelako giro ezin hobea, ikasleen artean eta irakasleekin.
- Bizitza Betea*, adinekoak eta gazteen arteko belaunaldi arteko proiektuaren bitartez, eraldaketa sozialean eragiten dugu.
- Ikaslea da benetako protagonista, eta irakasleak konfiantzazko bidelagun.
- Konpetentziak garatzeko, erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza (ETHAZI eredua) aktibo eta kooperatiboa.
*Ferixalekuko Bizitza atalean duzu ekimen honen berri.
Erakunde eta enpresa lagunak
Ikastolako Orientazio Taldea osatzen dugun profesionalok ikasleei, familiei, irakasleei eta ikastolari orokorrean akonpainamendua eta aholkularitza eskaintzen diegu. Ikastola kooperatiba osatzen dugun guztiok ekitatez eta kalitatez bertako bizitzan presentziarako, parte-hartzeko eta lorpenak ahalbidetzeko aukerak bermatzen laguntzen dugu.
Ikasle bakoitzaren izatea kontutan hartuz eta ikuspegi inklusiboa oinarria izanik, esperientzia aberats eta askotarikoak bizitzeko testuinguruak antolatzen laguntzen dugu adina eta egitasmoaren arabera.
- Spinning gela
- Gimnasioa
- Erizaintza tailerra
- Osasun larrialdietako tailerra anbulantzia simulatu batekin.
- Mikroinformatikako tailerra
- Birziklanet proiektua gauzatzeko tailerra.
- Ikasgelak
- Bilera gelak
- Kafe gela
Gure ikasleek beraien ikasketa ibilbidea atzerrian egonaldi bat eginez osatzeko aukera dute honela euren ibilbide akademiko zein pertsonala aberastuz.
