GIKAI zikloko ikasleen uretako esperientzia aberasgarria Urdaibain
Urriaren 16an, ostiralez, Gizarte eta Kirol Animazioaren Irakaskuntza (GIKAI) Goi Mailako Heziketako 44 ikaslek eta irakasleek irteera bikaina egin zuten Urdaibaiko Biosfera Erreserbara.
Giro paregabean, Arteagatik hasi eta Laidako hondartzarainoko 8 kilometroko ibilbidea osatu zuten piraguan, bi ordu eta erdiko nabigazioaren ondoren helmugara iritsiz. Ekintza Laidako UR enpresarekin batera bideratu zen, eta ingurune naturala, kirola eta elkarlana uztartzeko esperientzia benetan aberasgarria izan zen guztiontzat.