ERDU 0-6 urte
Haurrari bere bizitzako lehen sei urteetan osasuntsu eta modu globalean garatzen laguntzeko helburua duen proiektu pedagogikoa da ERDU.
Basabeazpi
Olarte
Umezaintza
Santa Teresa
Uribarri
GURA 6-10 urte
Sormenean, manipulazioan eta egoera errealetan oinarrituz mundua ulertzen hasteko oinarriak lantzen hasten da haurra GURA egitasmo pedagogikoan, euskaratik eta euskaraz. Haurrak bere adinkideekin sozializatzeko beharra sentitzen duen garai honetan, Ikastolak kooperazioan jarduteko testuinguru ugari eskaintzen dizkio, pedagogiaren zerbitzura dauden espazio eraldatuen bidez.
Almen
Arimazubi
Gazteluondo
Santa Teresa
BATU 10-14 urte
Lehen hezkuntzako 5 eta 6.mailek, eta DBHko 1 eta 2.mailek osatzen dute BATU egitasmoa. Pertsona eredua garatzen laguntzeko testuingurua eskaintzen die GURA egitasmoak ikasleei, ikaskuntza-esperientziak biziz eta gizartearen eraldaketan parte hartuko duten herritar aktiboak garatzen lagunduz.
Almen
Arimazubi
Gazteluondo
Santa Teresa
IZEN 14-18 urte
DBHko 3 eta 4.mailek, eta batxilergoko 1 eta 2.mailek osatzen dute IZEN egitasmoa. Ikaslea hainbat egoera eta erronka ezberdinen aurrean jartzen dugu hezkuntzaren etapa honetan. Norbere buruaren eta inguruaren ezagutzatik abiatuz, erabaki kontzienteak hartuko dituzten herritar euskaldun konprometituak garatzen laguntzea dugu helburu IZEN egitasmoan.
Almen
Gaztelupe
Ibilbide anitzak
DBH 3-4
ZIG
Dibertsifikazio gela
PRO Lanbide Heziketa
Lanbide Heziketan ibilbide osoa eskaintzen dugu; oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloen eskaintza zabalarekin. Lanbide Heziketan profesional gaituak prestatzen ditugu, beraien lan arloan sortzen diren erronkei eta eginbeharrei eraginkortasunez eta gaitasunez erantzuteko prest egon daitezen. Era berean, pertsona autonomoak, ekintzaileak eta kooperatiboak hezi nahi ditugu.