GUNEAK

Gazteluondo

Arrasate

Arrasateko alde zaharrean, Santa Barbara naturgunean kokatzen den gunea da. Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 4. mailara eta DBHko 1. eta 2. mailak ditu Arizmendi Ikastolak gune honetan. Ikasleen momentuko beharrei erantzuteko, espazio eraldatu eta malguak eskaintzen ditu Gazteluondok. Herritik sortutako Ikastola izanik, herriarentzat eta herriarekin batera ulertzen dugu hezkuntza.

GAZTELUONDO-Inigo Alzola

GUNEKO ARDURADUNA Iñigo Alzola

Zatoz Ikastola ezagutzera!

Jarri gurekin harremanetan Arizmendi Ikastolako guneak ezagutzeko. Bisita pertsonalizatuak eskaintzen ditugu familia, erakunde, enpresa, ikastetxe edo Ikastolentzat.

Eskaintza eta zerbitzuak

Grupo 880 b

Jantokia

gazteluondo-jantokia-2
gazteluondo-jantokia-1

Arizmendi ikastolan, menu orekatua eta barietatea eskaintzen da jangela zerbitzuan, gure ikasleen osasuna eta heziketan ardatz garrantzitsua baita elikadura osasuntsua izatea. Elikaduraz gain, garrantzia berezia ematen diogu bazkalordu atsegin bat izateari; horretarako, hezitzaile eta profesionalen gertutasuna eta konfiantza eta zaintzan oinarritzen gara.

Grupo 881 b

Harrera gela

Eskolak hasi aurretik eta eskolak amaitu ondoren haurrak ikastolan egoteko aukera eskaintzen du zerbitzu honek. Harrera gelak umeen beharretara egokitutako eta hezitzaile batek bideratutako programazioa dauka. Bertan, elkarrekin jolasteko, sormenerako zein lasai eta konfiantzan goxo egoteko aukera izaten dute ikasleek.

Goizez: 07:30-09:00
Arratsaldez: 16:30-18:00

gazteluondo-harreragela
Grupo 883 b

Hezkuntza ez-formala

Arizmendi Ikastolan, Hezkuntza Ez Formala proiektua Hezkuntza proiektuko ardatz bat da. Helburua, ikasleen bizipenak eta ezagutzak aberasten laguntzea izango da testuinguru desberdinetan, espazio anitzak erabiliz, ekintza desberdinak esperimentatzeko aukerak eskainiz eta bide batez gustuko gauzak identifikatuz.

Eskaintza

0-egutegi eskolarra eta laborala

Egutegiak

Egutegi eskolarra

Zaintza egutegia

Grupo 882 b

Oporretarako zaintza zerbitzua

Opor garaian ­–abuztuan izan ezik– familiei eskaintzen zaien zerbitzua da. Ludikotasuna, gune eta adinen arteko harremanak eta kanpo ekintzak ardatz, hezitzaile talde batekin batera egunean zehar ekintza ezberdinak egiten dira garai eta beharrak kontuan hartuz. Proposamen hauek ikasleekin batera adostuta eramaten dira aurrera.

1. mailatik 6. mailara arteko ikasleentzat.

07:30etatik 18:00etara.

Arrasateko Arimazubi gunean.

gazteluondo-oporretako-zaintza
0-logopedia

Logopedia

ERDU eta GURA egitasmoetan, eremu eskolarrean ikasleen logopedia  beharrei erantzuteko saio askotarikoak eskaintzen ditugu talde txikietan, eskola orduetan eta Ikastolan bertan.

Arrasateko Logopedia Zentroa eta Aretxabaletako ESAN Logopedia Zentroekin elkarlanean antolatzen dira saioak. Ikasturtean zehar bi zentroetako espezialistak izaten ditugu Ikastolan beharra duten ikasleei tratamendua eskaintzeko. Premia izanez gero, uztailean ere izaten dute ikasleek zerbitzua jasotzeko aukera.

Lantzen diren zailtasunak honako hauek izan daitezke: hizkuntzaren atzerapenak, mintzaira atzerapenak, dislaliak (artikulazio zailtasunak), irakurketa-idazketa…

gazteluondo-logopedia
0-hip gela

Hizkuntza Indartzeko Programa

Ikastolara heltzen diren ikasle berriei euskara hizkuntzaren jabetze prozesuan babesa eman eta baliabideak eskeintzen dizkiegu, hezkuntza sisteman zein gizartean egokitasunez murgiltzeko.

gazteluondo-hip
Orientazioa

Orientazioa

Ikastolako Orientazio Taldea osatzen dugun profesionalok ikasleei, familiei, irakasleei eta ikastolari  orokorrean akonpainamendua eta aholkularitza eskaintzen  diegu. Ikastola kooperatiba osatzen dugun  guztiok ekitatez eta kalitatez bertako bizitzan presentziarako, parte-hartzeko eta lorpenak  ahalbidetzeko aukerak  bermatzen laguntzen dugu.

Ikasle bakoitzaren izatea kontutan hartuz eta ikuspegi inklusiboa oinarria izanik,  esperientzia aberats eta askotarikoak bizitzeko testuinguruak antolatzen laguntzen dugu adina eta egitasmoaren arabera.