Elikagai Bilketa egin dugu ikastola osoan

Aurten ere, astebetez izan ditugu kaxak gune guztietan, oinarrizko elikagaiak jasotzeko prest. Eta baita jaso ere!

Horrekin bukatu dugu udazkeneko ELikagai Bilketa haundiarekin izaten dugun kolaborazioa.

Ikastolatik gure alea jarri nahi izan dugu, Elikagai Bankuko eraikineko apalak janariz beteta egon daitezen. Azken finean, oso-oso oinarrizko beharrak asetzeaz ari garelako: Egunero, gure etxeetako mahaietan zer jan izateaz ari garelako.

Hemen jaso gure kolaborazioaren inguruko irudiak:

IMG_20261120_154032800_MFNR_HDR