Martxan jarraitzen dugu hezkuntza ez formalean!
Kaixo familia! Asteburu honetan monitore eskolako 2. saioa izango dugu. Prestakuntza honetan parte hartzen ari diren batxilergoko ikasleek beste saio batez gozatzeko eta ikasten jarraitzeko aukera izango dute. Horretaz gain, aurreko asteetan Almen gunean egin genuen moduan aste honetan Gaztelupe gunean egingo dugu 1. mailako aurkezpena.
Bestalde, eski-irtereetan parte hartzeko izen ematea gutxi barru irekiko da. DBH 1. mailatik Batxillergoko 2. mailara arteko ikasle guztiek izena emateko aukera izanez. Urtero bezala, aurten ere 4 irteera antolatuko ditugu urtarriletik martxora.
Adi egon datozen egunetan zirkular bitartez emango den informazioari eski irteerei buruz xehetasun guztiak ezagutzeko!
Animatu eta gozatu datozen ekintzez!

