Ikasturtearekin aurrera goaz hezkuntza ez-formalean
Kaixo familia! Urria atzean utzi dugu jada eta bagaude azaroan. Horrela, gure txikienen, ERDU etapako ikasleen 1. tailerra bukatuta 2. tailerrarekin hasiko gara.
Oraingo honetan, Uribarri gunean sormen tailerra izango dugu. Basabeazpi guneko patinaje tailerra Ibarra kiroldegian egingo da eta Jose Aranako kirol jolasetako tailerra Olaetako frontoian egingo dugu.
Horretaz gain, gure Batxi 1. mailako ikasleek hilabete honetan izango dute Aisialdiko hezitzaile titulu ikastaroan izena emateko aurkezpenak. Ikastaroaren aurkezpena Gaztelupe eta Almen guneetan egingo da eta urtero moduan Ikastolen Elkarteko Aisiolako lankideekin elkarlanean emango dugu.











