Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu dugu Ikastolan
Urtero legez, abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen gure Ikastolan, eta horretarako, denetariko ekintzak egin genituen Ikastola osatzen dugun hamabi guneetan.
Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an ospatzeko arrazoia historikoa eta sinbolikoa da: 1552ko abenduaren 3an hil zen Frantzisko Xabierkoa. Bera euskalduna zen sortzez, eta kondairak dioenez, bere azken hatsa ama-hizkuntzan, euskaraz, eman zuen. Horregatik, Eusko Ikaskuntzak, 1930ean, data hau ezarri zuen Euskararen Egun unibertsal gisa.
Eta guk, gure izaera Ikastola dugunez, euskaratik sortu, euskaragatik bizi eta euskararentzat lan egiten dugun heinean, gure hautua argia da: gaur, bihar eta beti, EUSKARAZ!
Hemen egunak utzi zizkigun irudi batzuk:
Olarte:
Umezaintza:
Uribarri:
Basabeazpi:
Jose Arana:
Santa Teresa:
Gazteluondo GURA:
Gazteluondo BATU:
Arimazubi:
Gaztelupe:
Ferixalekua:
Almen:










