Mundukideko XI. lasterketa solidarioan izan gara: elkartasuna nagusi Urkulun 

Pasa den igandean, urriak 19, Mundukide Fundazioaren XI. Lasterketa Solidarioa ospatu zen Urkulun, “Elkartasuna gara” lelopean. Egun berezi honetan Debagoiendeko nahiz inguruko hainbat kooperatiba eta erakundek hartu genuen parte, eta Arizmendi Ikastolako kideok ere ez ginen atzean geratu: Arimazubiko taldetxo bat bertan izan ginen ekimen solidario honi gure babesa emateko. Guztira 400 lagun inguru elkartu…

Read More

Arizmendiren ikaskuntza-eredua, beste Ikastola batzuen erreferentzia

Aurreko astean, Armentia eta Zurriola ikastoletako zuzendariak, arduradun pedagogikoak eta DBHko hainbat irakasle Arizmendi Ikastolan izan ziren, gure ikaskuntza-eredua bertatik bertara ezagutzeko. Bi ikastola horiek Ikastolen Elkartearen aholkularitza jasotzen ari dira, Ikastolen Hezkuntza Marko Orokorrari erantzungo dion ikaskuntza-eredua euren ikastoletan abian jartzeko. Prozesu horretan, erreferentzia garrantzitsua dira Arizmendi Ikastolarekin batera eredu hori martxan jarri zuten…

Read More

Gure alea jarri dugu Zizurreko Nafarroa Oinezen, lanean zein festa-giroan

Aurten ere Almen, Basabeazpi eta Jose Aranako (Iruten) komunitateko kideekin talde ederra osatu dugu eta Nafarroa Oinez egunean egon gara lanean, eguna bera aurrera ateratzeko bolondresen artean jardunez. Xolomo, piper, patata-frijitu, ogi mozketa eta edarien artean egin genuen eguna: lana franko eginez, umorez eta horrelakoetan sortzen den giro goxoan murgilduta. Hemen eguneko irudiak:

Read More

Badator Ezkurtxo Eguna! Jose Arana gogora ekarriz eta Eskoriatzako txokoak bizitzaz betez

Iritsi da urriko hirugarren zapatua, eta berarekin batera iritsi da Ezkurtxo Eguna! Zapatuan, urriaren 17an Eskoriatzan elkartuko gara berriz ere, festa giroaz, euskaraz eta familia arteko uneez gozatzeko. Jose Arana guneko haurtxotekan sortutako jaia da Ezkurtxo Eguna, eta urtez urte Eskoriatzako zazpi elizateak ezagutzeko aukera paregabea eskaini digu. Iazko 25. urteurrenean elizate guztietatik igaro ondoren,…

Read More

Magala espazioak ikasturte berriari hasiera emango dio urriko saioarekin eta Telegram kanal berriarekin

Uribarri guneko Magalak berriz ere ateak zabaldu ditu ikasturte berrian! Ikasturteko lehen hitzaldia eta komunitatea saretzeko sortutako Telegram kanal berriarekin estreinatu da espazioa. Ikasturteko lehen hitzaldia datorren urriaren 29an izango da, Haur Hezkuntzako etapan hainbesterako zalantza eta kezka eragiten dituen gaia izango dugu mahai gainean:  Batu zaitez Magalako Telegram kanalera!  Bestalde, Magala komunitate digitala sendotu…

Read More

Batu zaitez Arizmendi Ikastolako Telegram kanalera!

Arizmendi Ikastolan gure arteko komunikazio-bideak erraztu, gerturatu eta indartu nahi ditugu. Hori dela eta, joan den ikasturtean Ikastolako arduradun zein guraso-ordezkariekin probarako martxan jarri genuen Telegram kanala komunitate osoaren esku jarriko dugu! Kanal honen bidez, gure komunitatearekin zein Ikastola izaerarekin lotutako albiste, gertakari zein ekintza nagusiak zuzenean eta modu azkarrean jasotzeko aukera izango duzue mugikorrean.…

Read More

Hasierako Lanbide Heziketak ASPACELAGUN saria jaso du 17 urteko elkarlan eta bide-laguntza aitortuz 

Bidean elkarrekin ikasi, gozatu eta haztea da gure hezkuntza-komunitatearen oinarrietako bat. Horregatik, pozez betetzen gaituen berri bat jaso dugu: ASPACE Gipuzkoak ASPACELAGUN saria eman dio Arizmendi Ikastolako Hasierako Lanbide Heziketari, azken 17 urteotan elkarrekin egindako jarduerak eta partekatutako bidea aitortzeko. Omenaldia 2026ko urriaren 3an Donostian ospatutako X. Aspace Egunean egin zen, jai giro ederrean. Arizmendi…

Read More

Ezkurtxo Eguna ospatuko dugu urriaren 17an Eskoriatzan, aurtengoan Elizateetatik herrira jaitsita!

Udazkenarekin batera iritsi da Ezkurtxo Eguna! Aurten urriaren 17an elkartuko gara Eskoriatzan festa giroaz, euskaraz eta familia arteko uneez gozatzeko. Iazko 25. urteurrenaren ondoren, aurtengo edizioak egitura berezi eta berritua izango du: festa Elizateetatik herrigunera jaitsiko da. Jose Aranaren historia oinarri hartuta, Eskoriatzako txoko ezberdinetan zehar hedatuko da eskaintza, herriko kaleak eta espazioak bizitzaz betetzeko.…

Read More

Manu Machimbarrena adituaren eskutik haur zein nerabeen ingurune digitalari buruzko hitzaldia egingo dugu Kulturaten

Manu Machimbarrena EHUko ikertzaile eta psikologian doktoreak hartuko du hitza urriaren 14an, Kulturaten. Saioaren helburua pantailen inguruko azken ikerketen datuak modu ulergarrian azaltzea da, muturreko ikuspegiak baztertu eta familientzat erabilgarriak diren gako praktikoak eskaintzeko. Haur eta nerabeen ingurune digitalak, sare sozialek zein pantailen erabilerak kezka zein zalantza ugari eragiten dituzte gaur egun familiengan. Egoera horri…

Read More

Arizmendi Ikastolakoak ere Lazkaoko Kilometroak jaian izan gara

Pasa den domekan Kilometroak festa ospatu zen Lazkao herrian, San Benito Ikastolak antolatuta. Deialdi berezia izan da, gainera, festaren 50. urteurrena ospatu delako aurtengoan. Jende ugari hurbildu zen bertara euskal kulturaz eta giroaz gozatzera, eta Arizmendiko kideak ere egon ginen bertan. Alde batetik profesional eta guraso talde bat bertan egon ginen gure aletxoa jartzen eta…

Read More