Arizmendi Ikastolakoak ere Lazkaoko Kilometroak jaian izan gara

Pasa den domekan Kilometroak festa ospatu zen Lazkao herrian, San Benito Ikastolak antolatuta. Deialdi berezia izan da, gainera, festaren 50. urteurrena ospatu delako aurtengoan. Jende ugari hurbildu zen bertara euskal kulturaz eta giroaz gozatzera, eta Arizmendiko kideak ere egon ginen bertan. Alde batetik profesional eta guraso talde bat bertan egon ginen gure aletxoa jartzen eta ikastolen komunitateari laguntzen, eta beste alde batetik DBH4ko ikasleak Erronka lehiaketan parte hartu zuten. Iazko KMK25en Gaztelupekoak egon baziren, aurten Almeneko ikasleak izan dira Erronkara joan direnak.
Egun osoan zehar giro alaia, hurbila eta erabat euskalduna nagusitu zen. Ederra izan zen elkarrekin jaia ospatzea. Gora Ikastolak!

Hemen eguneko irudiak:

WhatsApp Image 2026-10-05 at 13.19.36 (1)