Batu zaitez Arizmendi Ikastolako Telegram kanalera!

Arizmendi Ikastolan gure arteko komunikazio-bideak erraztu, gerturatu eta indartu nahi ditugu. Hori dela eta, joan den ikasturtean Ikastolako arduradun zein guraso-ordezkariekin probarako martxan jarri genuen Telegram kanala komunitate osoaren esku jarriko dugu!

Kanal honen bidez, gure komunitatearekin zein Ikastola izaerarekin lotutako albiste, gertakari zein ekintza nagusiak zuzenean eta modu azkarrean jasotzeko aukera izango duzue mugikorrean.

Nola batu kanalera?

Oso erraza da, bi bide hauetako bat aukeratu dezakezu:

  • Estekaren bidez: Sakatu zuzenean esteka honetan -> https://t.me/arizmendikastola
  • QR kodearen bidez: Eskaneatu azpiko QR kodea zure mugikorraren kamerarekin.

Animatu, egin klik eta batu gure komunitate digitalera!