Orokorra
Belaunaldien arteko ‘Bizitza Betea’ proiektua, Argi Ibili irratsaioan
Belaunaldiak elkartu eta elkarrekin ikastea. Horixe da Arizmendi Ikastolak parte hartu duen Bizitza Betea proiektuaren oinarri eta bihotza: Leintz bailarako adinekoak eta gure Lanbide Heziketako ikasleak elkartzea, ezagutzak, bizi-esperientziak eta konplizitateak partekatzeko. Azken egitasmo honen atzean dagoen aberastasunaz aritzeko, Xabin Arriola (Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketako irakaslea eta Bizitza Betea proiektuaren arduraduna) eta Eider Etxebarria (Bizipoz…
Read MoreArgentinako kooperatiba bateko ordezkaritzak Arizmendiko eredua ezagutu du
Joan den astean, Argentinako kooperatiba eta mutualitateetako ordezkaritza batek Arizmendi Ikastola bisitatu zuen, Arrasateko Esperientzia Kooperatiboa ezagutzeko egindako egonaldiaren barruan. Ikastolako zuzendaritzarekin bildu ziren, gure hezkuntza-eredua, antolaketa kooperatiboa eta komunitatearen parte-hartzea gertutik ezagutzeko asmoz. Bisitariak oso interesatuta agertu ziren gure ereduarekin, eta bereziki nabarmendu zituzten gizartea eraldatzeko dugun lan-egiteko modua eta konpromisoa. Eskerrik asko bisitagatik!…
Read MoreKantu-opari zoragarria Lapurditik: Ikastolen arteko elkartasunetik sortutako doinu berria
2022ko neguan, Ametza Ikastolako haur eta komunitateak berogailu sistemarekin arazo larri bat izan zituela jakin bezain laster, Arizmendi Ikastolatik erantzun azkar eta indartsua antolatu genuen: elkartasun kanpaina zabal bat jarri zen martxan gure bailaran, berehala Euskal Herriko beste hainbat txokotara ere hedatu zena. Gertakari hura, Ikastolen saretze naturalaren adibidegarri izateaz gain, “herritik eta herriarentzat” egindako…
Read MoreFamiliarizazio prozesua amaituta, abian da Magala espazioa!
Irailean familiarizazio prozesu betean egon ondoren, txikienen eta euren familien gozamenerako eta bidelaguntzarako prest dago berriro ere Magala. Honako hau izango da espazioaren zerbitzu-ordutegia: Eguneroko harreraz gain, hilabetean behingo saio bereziekin jarraituko dugu. Topaketa hauetan familiekin batera hezkuntza, garapena eta zaintzaren inguruko hainbat gai sakontzeko eta elkarbanatzeko aukera izango dugu. Saio berezi hauen data, gai…
Read MoreFamiliarizazioa eta mendi irteerak, ikasturte hasierako protagonistak
Ikasturte berriaren hasieran murgilduta gaudela, familiarizazio prozesuak eta mendi irteerak izaten ari dira protagonista gure Ikastolan. Egun hauetan, bailarako hainbat mendi eta tontor eta txoko ezagutzen ari dira gure ikasleak, elkar ezagutzeko, bizipenak partekatzeko eta talde kohesioa indartzeko helburuarekin. Txikienak, berriz, familiarizazio prozesuan murgilduta daude, pixkanaka-pixkanaka Ikastolako egunerokotasunera egokituz. Ikasturtea hasi zenetik, haurrak gero eta…
Read MoreAlmeneko taldea Kilometroetako Erronkan: Eman zure botoa ikasleei!
Berriro ere martxan da Kilometroak jaietako ekimen garrantzitsuenetako bat: Erronka. Aurten, Arizmendi Ikastolako Almen guneko gazte talde batek parte hartuko du, gure Ikastola zein herria era dibertigarri eta sormendunean erakutsiz. Erronkaren lehen proba bideo lehiaketa da. Horretarako, talde bakoitzak sormenez betetako aurkezpen-bideo bat prestatu du, Kilometroak jaiaren espiritua eta gure komunitatea uztartuz. Saria eskuratzeko ezinbestekoa…
Read MoreEHIren Pertsona Eredua ebaluatzeko tesia defendatu du Jaione Uriarte gure lankideak
Ikastolen Elkarteak Ikastolen Hezkuntza Marko Orokor berria argitaratu zuen 2023an, eta Pertsona Eredua kokatu zuen horren erdigunean. Pertsona Eredua ikastoletako ikasleengan garatu nahi diren ezaugarrien multzoa da, eta Euskal Herriko 115 ikastolen helburu zein langai izateko definitu zen. Behin ezaugarri horiek zehaztuta, ezinbestekoa zen ikasleen egoera zein zen ezagutzea, ikastola bakoitzean indarrak zein alderdiren garapenean…
Read MoreC Gradu berria eskeiniko dugu Ferixalekuan, sektore soziosanitarioko lan-aukerak eta prestakuntza indartzeko
Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketako eskaintzan beste urrats bat eman dugu: Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen autonomia akuilatzea eta gizarte hezkuntzako esku-hartzea C Gradua abian jarri dugu Ferixalekuan. Zaintza fisikoaz harago, pertsonen adimena zein autonomia entrenatzen dituzten profesionalak heztea da helburua, gaur egungo sektore soziosanitarioaren eskaerei erantzuteko. Ezaugarri nagusiak: Abantailak eta irteerak: Informazio gehiago eta matrikulazioa Parte hartu…
Read MorePISA txostena eta irakurketaren ulermena: elkarrizketa TU Lankiden
Azkenaldian PISA txostenak irakurmenaren inguruan kaleratutako datuek ez gaituzte ustean harrapatu. Hain zuzen ere, irakurketaren ulermenari buruz txostenak dioena ez da sorpresa bat izan guretzat; Arizmendi Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu zein aztertu dugun kezka da. Gai honen harira, TU Lankide aldizkariak Mireia Muruamendiaraz Ikastolako Zuzendaria elkarrizketatu du. Bertan, egoeraren irakurketa, gure hezkuntza-komunitatearen ikuspegia eta…
Read MoreZelanda Berriko ordezkaritza baten bisita ikastola-eredua ezagutzeko
Churchill Fellowship egitasmoaren baitan, Clive Somerville Zelanda Berriko SWIFT erakundeko zuzendariaren bisita jaso dugu. Bisitaren helburua ikastolen antolaketa-ereuda, murgiltze-eredua, Titulartasun Soziala eta eraldaketa pedagogikoa bertatik bertara ezagutzea izan da, maoriar hizkuntzaren (te reo Māori) biziberritze-prozesurako gakoak biltzeko asmoz. Berarekin izan dira Amaia Antero eta Hur Sarasua lankideak, eta komunitatetik eta herrigintzatik eraikitako euskal hezkuntza-sarea eurentzako…
Read More