Familiarizazioa eta mendi irteerak, ikasturte hasierako protagonistak
Ikasturte berriaren hasieran murgilduta gaudela, familiarizazio prozesuak eta mendi irteerak izaten ari dira protagonista gure Ikastolan. Egun hauetan, bailarako hainbat mendi eta tontor eta txoko ezagutzen ari dira gure ikasleak, elkar ezagutzeko, bizipenak partekatzeko eta talde kohesioa indartzeko helburuarekin. Txikienak, berriz, familiarizazio prozesuan murgilduta daude, pixkanaka-pixkanaka Ikastolako egunerokotasunera egokituz.
Ikasturtea hasi zenetik, haurrak gero eta gusturago etortzen dira Ikastolara, eta gazteak ere ikasturte berriaren ezaugarrietara eta erronketara egokitzen doaz. Konfiantzaren Pedagogiaren ikuspegitik, ikaslea erdigunean kokatzen dugu, ongizatea zainduz eta pertsona bakoitzaren erritmoa errespetatuz.
Poliki-poliki, baina ilusioz, aurrera goaz ikasturte berrian, haurren, gazteen, familien eta profesionalen arteko elkarlanean!
Jarraian, egun hauetako hainbat irudi:
Santa Teresa
Arimazubi
Gazteluondo (GURA)
Gazteluondo (BATU)
Gaztelupe
Almen





