Almeneko taldea Kilometroetako Erronkan: Eman zure botoa ikasleei!
Berriro ere martxan da Kilometroak jaietako ekimen garrantzitsuenetako bat: Erronka. Aurten, Arizmendi Ikastolako Almen guneko gazte talde batek parte hartuko du, gure Ikastola zein herria era dibertigarri eta sormendunean erakutsiz.
Erronkaren lehen proba bideo lehiaketa da. Horretarako, talde bakoitzak sormenez betetako aurkezpen-bideo bat prestatu du, Kilometroak jaiaren espiritua eta gure komunitatea uztartuz.
Saria eskuratzeko ezinbestekoa dugu ikastolako komunitate osoaren babesa, irabazleak Kilometroak jaiaren Instagram kontuan jasotako “Gustuko dut” (Like) kopuruaren arabera aukeratuko baitira. Bozketa epea urriaren 3ko 21:00ak arte egongo da zabalik.
Eman zure babesa gure ikasleei eta lagundu Almeneko taldeari lehen saria lortzen!
Ikusi bideoa eta eman zure botoa Instagramen!: https://www.instagram.com/reels/DdeScalhGyn/
Aupa gure ikasleak eta aupa Arizmendi Ikastola!