C Gradu berria eskeiniko dugu Ferixalekuan, sektore soziosanitarioko lan-aukerak eta prestakuntza indartzeko

Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketako eskaintzan beste urrats bat eman dugu: Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen autonomia akuilatzea eta gizarte hezkuntzako esku-hartzea C Gradua abian jarri dugu Ferixalekuan.

Zaintza fisikoaz harago, pertsonen adimena zein autonomia entrenatzen dituzten profesionalak heztea da helburua, gaur egungo sektore soziosanitarioaren eskaerei erantzuteko.

Ezaugarri nagusiak:

  • Erabat doakoa eta gaztelaniaz.
  • Malgutasuna: Moduloka egiteko aukera, ikasle bakoitzaren beharretara egokituz.
  • Formatua: Klase teoriko-praktikoak eta enpresetako praktika profesionalak.
  • Sarbidea: Erdi-Mailako Gradua, Batxilergoa edo familia bereko 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiria.

Abantailak eta irteerak:

  • Lan-aukerak zabaltzen ditu (teleasistentzia, esku-hartze sozioedukatiboa, monitore lana…).
  • Gizarte Integrazioko Goi-Mailako Graduan moduluak baliozkotzeko bidea ematen du.
  • Oposizioetarako zein lan-poltsetarako puntuazioa lortzeko balio du.

Informazio gehiago eta matrikulazioa

Parte hartu nahi duten pertsonek zein informazio gehiago eskuratu nahi dutenek bide hauek dituzte erabilgarri: