Elikagai bilketa solidarioa abiatu dugu Ikastolan
Arizmendi Ikastolatik gure inguruko herritarrei laguntzeko Elikagai Bilketa kanpaina solidarioan parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Elikagai Bankuaren ekimen honekin, behar handiena dutenei janaria bermatzea dugu helburu.
🗓️ Noiz eta non?
-Epea: abenduaren 9tik 12ra bitartean.
-Non: ikastolako gune guztietan jarriko diren kaxetan.
Zer produktu behar dituzte? Elikagai Bankuaren eskaerari jarraituz, hauek dira lehentasunezko produktuak:
-Elikagaiak: Lekaleak (babarrunak, dilistak…), arroza, pasta, tomatea kontserban eta arraina kontserban.
-Haurrentzako produktuak: Fardelak eta pure ontziratuak (potitos).
❌ Ohar Garrantzitsua: Saihestu beharreko produktuak
Kanpainaren eraginkortasunerako, EZ DIRA bilduko hauek, beharrezkoak ez direlako: gozokiak, esnea, kakao-hautsa.
Kanpaina honetan parte hartzera animatzen zaituztegu, ekarpen txikiek gure inguruko hainbat familiari lagunduko dielako.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik!