Eskaintza berriztua Aretxabaletan: Ikastolak 2 urteko gela Pausoka dagoen eraikinean eskainiko du 2026-27 ikasturtean

2024 urte amaieran Eusko Jaurlaritzak Udal Haurreskolen inguruan (Aretxabaletan Pausoka kooperatibak izan du esleituta) erabaki bat hartu zuen: hauen finantziazioa eten egingo zuela, Udalei Haurreskolen Partzuergoa eskaintzeko atea zabalduz.  Egoera ikusirik, Aretxabaletan, Udalak Pausoka kooperatiba, Kurtzebarri Eskola eta Arizmendi Ikastolak osatutako mahaia deitu zuen.    Arrazoi desberdinak medio, Aretxabaletan Haurreskolen Partzuergoa eskaintzea erabaki zuen Udalak. Haurreskolen…

Read More

Hego Koreako ordezkaritza baten bisita jaso dugu

Joan den ostegunean, hilak 22, Hego Koreako sei kidez osatutako talde bat izan genuen bisitan Ikastolan. Hezkuntza-proiektu ezberdinetako ordezkariak ziren, eta helburu argi batekin etorri ziren gurera: Ikastolaren izaera kooperatiboa eta Arizmendi ikastolako hezkuntza-proiektuak herriarekin zein bailararekin duen konpromisoa bertatik bertara ezagutzea. Bisita honen atzean Hego Koreak bizi duen arazo sozial larri bati erantzuna bilatzea…

Read More

Matrikulazioa 2026: Saio informatiboak eta bisita pertsonalizatuak

Badator matrikulazio garaia, eta badakigu zein garrantzitsua den seme-alaben hezkuntzarako espazio egokia aukeratzea. Hori dela eta, gure Ikastola ezagutzeko bide desberdinak jarri ditugu familia berrien eskura. Batetik, banakako arreta eskaintzen dugu ikasturte osoan zehar bisita pertsonalizatuen bidez. Hauetan parte hartzeko, web gunean txanda hartzea beharrezkoa da. Bestetik, egun hauetan taldekako saio informatiboak egingo ditugu Ikastolako…

Read More

Arizmendi Koop. Elkartearen Batzar Nagusia

Pasa den asteartean, urtarrilaren 13an, Arizmendi Kooperatiba Elkartearen Batzar Nagusia egin genuen, Arimazubi guneko aretoan. Lan-bazkideak, bazkide onuradunak eta kolaboratzaileak zeuden deituta, guztira 466 pertsona. 157 izan ziren bertaratutakoak eta 55 ordezkatuak. Akta, zuzendaritza txostenaren onarpena, egoera ekonomiko finantzarioa, 25/26 ekitaldirako helburuak, aurrekontuak, Kontseilu Sozialaren berriztatzea, Barne Araudiaren eta Estatutu Sozialen aldaketa, 2025-29 Plan Estrategikoa……

Read More

GIKAI heziketa zikloko errifen zenbaki saritua

Ferixalekuko GIKAI heziketa ziklokoek errifak saldu dituzte eski irteera finantzatzeko. Bada bi otar zozketatu dira, eta hauek dira zenbaki sarituak: Sariak jasotzeko hurbildu zaitezke Arizmendi Ikastolako Ferixaleku guneko idazkaritzara, urtarrilaren 19tik aurrera (goizeko 8:30tatik 13:00tara eta 14:30tatik 17:00tara bitartean). Zorionak irabazleei!

Read More

Gabonetako Emakumezkoen XX. futbol txapelketa

Arizmendi Kirol Elkarteak antolatuta, abenduaren 29 eta 30ean Gabonetako Emakumezkoen Futbol txapelketa egin genuen Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian. Abenduaren 29an alebin, benjamin eta infantil mailek jokatu zuten. Hemen sailkapena:  Alebinak 1 Erreala 2 Aloña Mendi 1 3 Bergara 4 Goierri Gorri 1 5 Arizmendi Uda 1 6 Aloña Mendi 2 7 Arizmendi Uda 2 8…

Read More

Gozatu jaiak eta Urte Berri ON!

Konturatzerako, 2025a agurtzeko garaia iritsi zaigu. Erronka handien urtea izan da hau, eta ilusio berriekin hartuko dugu 2026a. Datorren urtean ere, elkarrekin jarraituko dugu herria eraikitzen; pertsonok komunitatean eta euskaraz. Egun hauetan Ikastolako ERDUko (Haur Hezkuntza) egutegi laboralak eta GURAko (Lehen Hezkuntza) zaintza zerbitzuak martxan jarraituko dute. Uribarri guneko Magala espazioa, berriz, itxita egongo da…

Read More

[TU Lankide] Familiarizazioa

Lur Gurrutxaga eta Miriam Urrutia, ERDU egitasmoko profesionalak Familiarizazioa prozesu konplexua da. Familia, haurra eta hezitzaileen artean ematen dena. Haurrak bere etxetik ikastolara egiten duen prozesuan, bera da protagonista, baina familia eta hezitzaileak ere badira protagonista. Ez da soilik haurraren egokitze bat espazio berrira, familiarizazioa askoz gehiago da. Familiarizazioa da haurra familiarekin soilik lotura afektiboak…

Read More

Euskal Herriko Ikastolok 1,1 Milioi euro banatu ditugu zailtasunak dituzten Ikastolei eta proiektuei laguntzeko

Ostiralean, abenduaren 11an, Elkartasun Ikastolen batzarra egin zen Zumaiako Zumaiena Ikastolan. Arizmendi Ikastolako Zuzendaritza eta Kontseilu Errektoreko kideak ere bertaratu ziren batzarrera. Euskal Herriko 115 Ikastolok osatzen dugun batzar honek 1,1 milioi euroko laguntza ekonomikoak banatzea onartu zuen, laguntza eskatu duten  Ikastolek aurrera egin dezaten eta Euskal Kurrikulumean oinarritutako hezkuntza eredu euskaldunak Euskal Herriko herri…

Read More

Gabonetako Emakumezkoen XX. Futbol Txapelketa aurkeztu dugu gaur

Gaur, abenduak 16, aurkeztu dugu Aretxabaletako Ibarra Kiroldegian Gabonetako Emakumezkoen XX. futbol txapelketa. Aurkezpenean Gari Iturbe Aretxabaletako alkatea, Garbiñe Etxeberria Realeko Emakumezkoen Futboleko Kirol Zuzendaria, Mikel Aizpurua Arizmendi Kirol Elkarteko Koordinatzailea eta Goretti Maturana Arizmendi Ikastolako Lehendakaria izan dira.  Txapelketa abenduaren 29an eta 30ean izango da Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian. Abenduaren 29an, goizeko 9:25etan hasita…

Read More