Gabonetako Emakumezkoen XX. Futbol Txapelketa aurkeztu dugu gaur

Gaur, abenduak 16, aurkeztu dugu Aretxabaletako Ibarra Kiroldegian Gabonetako Emakumezkoen XX. futbol txapelketa. Aurkezpenean Gari Iturbe Aretxabaletako alkatea, Garbiñe Etxeberria Realeko Emakumezkoen Futboleko Kirol Zuzendaria, Mikel Aizpurua Arizmendi Kirol Elkarteko Koordinatzailea eta Goretti Maturana Arizmendi Ikastolako Lehendakaria izan dira. 

Txapelketa abenduaren 29an eta 30ean izango da Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian.

Abenduaren 29an, goizeko 9:25etan hasita alebinen txanda izango da, 13:15etan, infantil maila eta 16:45etan, benjamin txapelketa. Hauek izango dira parte hartuko duten klubak: Aloña Mendi, Bergara, Uda-Arizmendi, Mondra, Real Sociedad, Goierri Gorri. Jakin klub hauetako batzuek talde bat baino gehiagorekin hartuko dutela parte.

Abenduaren 30ean, berriz, kadete mailako triangularra ospatuko da.

Bailarako konbinatua, Gipuzkoako selekzioa eta Real Sociedad taldeak neurtuko dira bertan, eta txapelketa 10:00etan hasiko da.