Arizmendi Koop. Elkartearen Batzar Nagusia
Pasa den asteartean, urtarrilaren 13an, Arizmendi Kooperatiba Elkartearen Batzar Nagusia egin genuen, Arimazubi guneko aretoan. Lan-bazkideak, bazkide onuradunak eta kolaboratzaileak zeuden deituta, guztira 466 pertsona. 157 izan ziren bertaratutakoak eta 55 ordezkatuak.
Akta, zuzendaritza txostenaren onarpena, egoera ekonomiko finantzarioa, 25/26 ekitaldirako helburuak, aurrekontuak, Kontseilu Sozialaren berriztatzea, Barne Araudiaren eta Estatutu Sozialen aldaketa, 2025-29 Plan Estrategikoa… izan ziren Goretti Maturana Kontseilu Errektoreko lehendakariak, Leire Okarantza Kontseilu Errektoreko idazkariak, Illart Azkarate eta Mireia Muruamendiaraz Zuzendari Nagusiek eta Laurane Zubia Administrari Nagusiak jorratu zituzten gaiak.
Zuzendaritza txostena, Kontseilu Sozialaren zein Barne Araudiaren aldaketa eta Estatu Sozialen bozketetan baiezkoa nagusitu zen. Beste erabaki guztiak ahozko berrespenez eta aho batez onartuak izan ziren.