Matrikulazioa 2026: Saio informatiboak eta bisita pertsonalizatuak
Badator matrikulazio garaia, eta badakigu zein garrantzitsua den seme-alaben hezkuntzarako espazio egokia aukeratzea. Hori dela eta, gure Ikastola ezagutzeko bide desberdinak jarri ditugu familia berrien eskura.
Batetik, banakako arreta eskaintzen dugu ikasturte osoan zehar bisita pertsonalizatuen bidez. Hauetan parte hartzeko, web gunean txanda hartzea beharrezkoa da. Bestetik, egun hauetan taldekako saio informatiboak egingo ditugu Ikastolako ERDU (Haur Hezkuntza) guneetan. Saio hauetan ez dago aurretik izena eman beharrik. Hemen aurkituko dituzue saio guztien datak guneka:
ARETXABALETA
Basabeazpi gunea
2024an jaiotakoak: Urtarrilak 28, 17:30
ESKORIATZA
Jose Arana gunea
Urtarrilak 26, 10:30 / 17:30
ARRASATE
Umezaintza gunea
Urtarrilak 29, 10:30 / 17:30
Santa Teresa gunea
Urtarrilak 26, 10:30 / 17:30
Uribarri gunea
Urtarrilak 27, 10:30 / 17:30
Olarte gunea
Urtarrilak 30, 10:30 / 15:30
MATRIKULA EPEA otsailaren 2tik 13ra bitartean izango da.