HAZITEK 2026: ORIENTA PROIEKTUA

MONDRAGON LINGUA-ALECOP, ARGI VENTURES, ARIZMENDI eta AXULAR enpresak, ISEA ikerketa-zentroarekin batera, ORIENTA izeneko ikerketa-proiektu berritzailea garatzen ari dira: Ikastetxeetako lanbide- eta bokazio-orientazioko prozesuen optimizazioa. ORIENTA proiektua 2025ean hasi da eta 2027an amaitzea aurreikusten da. Proiektua Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren HAZITEK programaren bidez finantzatu da. ENPRESA I+G-ARI LAGUNTZEKO LAGUNTZA-PROGRAMAK FINANTZATUTAKO PROIEKTUA –…

Read More

Bihar zabalduko da Ikastolako jantzi eta poltsen eskaera epea!

Gure Ikastolako arropa eta osagarriak eskatzeko garaia heldu da. Bihar, otsailak 25, eskaerak egiteko formularioa bidaliko dizuegu.   Oraingoan gure eskaintza berritu dugu, zuetako askok helarazitako eskaerari erantzuteko: kiroletako kamisetak. Bi kolore aukeratu ditugu, bat alaiagoa eta bestea basikoagoa: berde fluorra eta beltza. Era berean, ohiko kamisetak, sudaderak eta oihalezko poltsak eskatzeko aukera egongo da. Egon…

Read More

Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako ikastetxeok elkarrekin ospatu dugu Inauteri festa

Aurten ere, Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako ikastetxeok elkar hartu dugu Inauteriak ospatzeko, euskal tradizioaren oihartzuna gure eskualdeko bazter guztietara zabalduz. Gure ikasleek ilusio handiz prestatu dituzte kalejira eta dantza koloretsuak, gure kultura eta mitologia ardatz hartuta.  Eguraldiak asko lagundu ez badigu ere, ez dugu festa eten; lamiak eta bestelako pertsonaia mitologikoak gorpuztuz, herriko txokoak magiaz…

Read More

Hitzaldia Magalan: “Esfinterren kontrola: nork, noiz eta nola kendu fardela?”

Uribarri guneko Magala espazioan hurrengo saioa antolatu dugu guraso eta hezitzaileentzat. Gai garrantzitsu bati helduko diogu: fardela kentzeko prozesua. Nork hartu behar du erabakia? Zein da momentu egokia eta nola bideratu behar litzateke? Galdera horiei guztiei erantzuna emango die Amaia Arrietak. Hitzaldian parte hartzeko hurrengo formulategian izena ematea eskatzen da: https://labur.eus/tzkuhvvh Zatoz prozesu hau modu…

Read More

TANTA boletoen salmenta martxan: loratu ditzagun gure Ikastolak!

Tantaz tanta osatzen dugu elkartasuna, eta guk ere gure aletxoa jarri nahi dugu proiektu kolektibo honetan. Horregatik, Arizmendi Ikastolan TANTA boletoak saltzeko erronkari heldu diogu aurten ere; jada eskuratu ditzakezue gune guztietan, 5 euroren truke. Gainera, salmentari bultzada berezia emateko, otsailaren 27an, 16:00etatik aurrera, TANTA eguna ospatuko dugu ERDU eta GURA guneetan (Basabeazpi, Olarte, Umezaintza,…

Read More

2026-27 Ikasturteko aurrematrikula epea zabalik otsailaren 13ra arte

Ostiralera arte, otsailak 13, egongo da zabalik 2026-27 Ikasturterako aurrematrikula epea. Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHrako ikasle berrien matrikulak jasotzen ditugu epe honetan.  Matrikula eskaera online edo Ikastolako idazkaritzetan egin daiteke. Eta aurkeztu beharreko dokumentazioa ondorengoa da: Behin behineko zerrendak martxoaren 24an argitaratuko dira, eta apirilaren 21ean, berriz, behin betikoak. Jakin, matrikula epe ofizialetatik…

Read More

Pedagogiaren txokoa: gure hezkuntza-eredua ezagutzera emateko leiho berria

Gure ikastolako komunitatea hezten eta hazten jarraitzeko asmoz, pozik aurkezten dizuegu Ikastolako Bizitza newsletterreko atal berria: “Pedagogiaren Txokoa”. Gune honen helburua gure eguneroko hezkuntza-ereduaren muina zuengana hurbiltzea da. Gai pedagogikoak modu ulergarrian eta praktikoan azaldu nahi ditugu, Ikastolako egitasmo ezberdinetan lanean ari diren profesionalen eskutik. Nola funtzionatzen du? Bi astetik behin gai bat jorratuko dugu,…

Read More

Haur masaje tailerra egingo dugu zapatuan, otsailaren 7an, Santa Teresa gunean

0-1 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako haur masaje tailerra egingo dugu otsailaren 7an, zapatua, goizeko 11:00etan Arrasateko Musakola auzoko Santa Teresa gunean. Masaje hau haurra jaio eta bi astetatik aurrera eman daiteke, eta almendra olioa erabiliz hanken masajea eta kolikoak lasaitzeko ariketak egingo ditugu bertan. Saioan haurra prest dagoen behatuko dugu lehendabizi eta horretarako bere…

Read More

AEKk 24. Korrikaren unitate didaktikoak plazaratu ditu, Euskal Herriko Ikastolokin elkarlanean

AEK eta Ikastolon elkarlanarekin Korrikarako material didaktikoa sortu da. Unitate didaktiko hauek Korrikaren web gunean daude eskuragarri. Bi motatakoak dira AEKk aurkeztu dituen materialak. Alde batetik, ikastetxeetarako ikasmaterialak, Euskal Herriko Ikastolokin elkarlanean sortuak; horiek adinaren arabera sailkatuta daude, Haur Hezkuntzatik Batxilergora. Bestetik, euskaltegietarako atazak, AEKren Didaktika Sailak prestatuak; horiek mailaka antolatuta datoz, A1etik C1era. Azpimarratzekoa…

Read More

Elena Errasti Garaitonandia lankide ohia zendu da

Elena Errasti Arizmendi Ikastolaren sorreran pertsona esanguratsua izan zen. Leintz Bailarako ikastolok osatu dugun Arizmendi Ikastolaren sorreran paper aktiboa eta konprometitua izan du beti Elenak, zailtasunak-zailtasun aurrera egiteko indarra izan du. Hartutako konpromisoak betetzen zituen pertsona zen bera. Arizmendi Ikastola bakar bezala martxan jarri zenetik, 2003/2004 ikasturtetik, Bigarren Hezkuntzako zuzendaritzan ardura ezberdinak izan ditu bertan. …

Read More