Pedagogiaren txokoa: gure hezkuntza-eredua ezagutzera emateko leiho berria
Gure ikastolako komunitatea hezten eta hazten jarraitzeko asmoz, pozik aurkezten dizuegu Ikastolako Bizitza newsletterreko atal berria: “Pedagogiaren Txokoa”.
Gune honen helburua gure eguneroko hezkuntza-ereduaren muina zuengana hurbiltzea da. Gai pedagogikoak modu ulergarrian eta praktikoan azaldu nahi ditugu, Ikastolako egitasmo ezberdinetan lanean ari diren profesionalen eskutik.
Nola funtzionatzen du?
Bi astetik behin gai bat jorratuko dugu, planteatutako bizpahiru galderei erantzun zuzen eta lagungarriak emateko.
Duela bi aste eman genion hasiera atal berri honi, eta familiarizazio prozesua izan genuen hizpide, eskolatzearen hasierako garrantzia azpimarratuz. Aste honetan, berriz, gorputza eta mugimendua protagonistak izanik, psikomotrizitatean sakonduko dugu: zergatik den hain garrantzitsua haurraren garapen integralerako eta nola lantzen dugun gure saioetan.
Gure helburua Ikastola osatzen dugun komunitate zabalak hezkuntza-proiektu honen parte sentitzea da, gela barruan gertatzen dena hobeto ulertuz.
Ez galdu hitzordua!