Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako ikastetxeok elkarrekin ospatu dugu Inauteri festa
Aurten ere, Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako ikastetxeok elkar hartu dugu Inauteriak ospatzeko, euskal tradizioaren oihartzuna gure eskualdeko bazter guztietara zabalduz. Gure ikasleek ilusio handiz prestatu dituzte kalejira eta dantza koloretsuak, gure kultura eta mitologia ardatz hartuta.
Eguraldiak asko lagundu ez badigu ere, ez dugu festa eten; lamiak eta bestelako pertsonaia mitologikoak gorpuztuz, herriko txokoak magiaz bete ditugu.
Giro paregabean ibili gara!
Jarraian, ekintzen argazkiak guneka:
Basabeazpi
Jose Arana eta Almen
Olarte
Umezaintza
Uribarri
Santa Teresa
Arimazubi
Gazteluondo
Almen eta Basabeazpiko txaranga







