ADI! Ikastolako jantzi eta poltsen eskaera epea bihar bukatzen da

Gure Ikastolako arropa eta osagarriak eskatzeko epea amaitzear da. Duela bi aste abiatu genuen ekimen honek harrera ezin hobea izan du, baina gogorarazi nahi dizuegu bihar, martxoak 11, dela eskaerak egiteko azken eguna. Ez galdu gure proiektua harrotasunez erakusteko aukera! Oraindik garaiz zaude eskaera egiteko: Animatu eta jantzi gure nortasuna!

Read More

Nazioarteko ateak zabalik: Marnix Academy-ko bisita gurean

Arizmendi Ikastolak mundura begira jarraitzen du. Oraingo honetan, Utrechteko (Herbehereak) Marnix Academy-ko 20 ikasle eta irakasle hartu ditugu gure artean, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatearekin dugun Erasmus+ lankidetzari esker. Etorkizuneko irakasle hauek euskal hezkuntza sistema eta gure berrikuntza pedagogikoak bertatik bertara ezagutzeko helburua dute. Gure egunerokoa ikasgelan behatzeaz gain, ikasleekin elkarrekintzan aritu dira, kulturak partekatuz eta…

Read More

Martxoak 8: berdintasuna aldarri gure Ikastolan

Martxoaren 8a aurten igandea egokitu denez, Arizmendi Ikastolan Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospakizunak eta aldarrikapenak martxoaren 6ra, ostiralera, aurreratu genituen. Guretzat, berdintasuna ez baita egutegiko egun bakar batera mugatzen; egunero lantzen ditugun balioak dira, eta aurten ere, ikasleek modu berezian ekarri dituzte agerira. Gure ikastolako gune guztiak sormenez eta aldarrikapenez bete dira, berdintasunaren aldeko mezu eta…

Read More

Gure hizkuntzaren sekretuak ezagutzeko aukera: ETB1eko “Tribuaren Berbak” saioa gomendatzen dizuegu!

Euskararen mundu zabal eta aberats horretan sakontzeko gogoa duzu? Arizmendi Ikastolatik, ETB1eko “Tribuaren Berbak” saioa ikustera gonbidatu nahi zaituztegu. Kike Amonarrizek eta Izaro Arrutik aurkezten duten programa honek modu argi, dibertigarri eta interesgarrian erakusten digu gure hizkuntzaren bitxikeriak eta egungo egoera. Gure hizkuntzaz gehiago jakitea, hura gehiago maitatzeko modua ere badelako, ez galdu aukera! Saio…

Read More

[PUNTUA]  Illart Azkarate: “Almenen 60 urteak etorkizuna eraikitzeko oinarri sendoa dira”

Almen gunearen 60. urteurrenaren harira, Illart Azkarate zuzendariak hausnarketa sakona partekatu du Puntua aldizkarian. Azkaratek nabarmendu du sei hamarkada hauetako ibilbidea komunitatearen konpromisoari eta hezkuntza eraldatzailearen aldeko hautuari esker lortu dela. Zuzendariaren ustez, urteurren hau ez da ospakizun huts bat, iraganeko belaunaldiei esker on bat eta datorren hezkuntza-berrikuntzan sakontzeko abiapuntu sendoa baizik. Irakurri hausnarketa osoa…

Read More

[guraso.eus] Amaia Arrieta, Magalako arduraduna: “Magala herritar guztiei irekitako espazio bat da”

Guraso.eus atariak Amaia Arrietari, Arizmendi Ikastolako Magala espazioaren arduradunari, elkarrizketa mamitsua egin dio. Bertan, proiektuaren jatorriaz, helburuez eta duen garrantziaz sakondu dute, gune honek guraso eta hezitzaileentzat eskaintzen duen babesa azpimarratuz. Magala ez da ikastolako barne-proiektu huts bat; herritar guztiei irekitako espazioa da. Bere helburu nagusia familiei eta haurrei hazkuntza prozesuan bidelagun izatea da, konfiantzazko…

Read More

Hizkuntza, familia eta atxikimendua: webinarrak Paula Casares eta Kike Amonarrizekin

Gure seme-alabek hizkuntzarekiko duten atxikimenduan eta euskararen erabileran, familiok zeregin garrantzitsua dugu. Hori dela eta, Ikastolen Elkarteak antolatutako ekimen berezi batean parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu. Gaiak sakon lantzeko, alorrean aditu diren Paula Casares eta Kike Amonarriz izango ditugu bidelagun bi saio hauetan: Webinar hauen ostean, ikasitakoa gure testuingurura ekartzeko, saio praktikoak burutuko ditugu Arizmendi…

Read More

Harrison Florez  (Mikroinformatika zikloko ikasle ohia): “Lanbide Heziketak lan mundurako ateak ireki dizkit”

Arizmendi Ikastolako mikroinformatikako erdi-mailako zikloa amaitu ostean, LKS Infraestructuras IT enpresan egin zituen praktikak Harrison Florezek. Aukera horri esker, lanaldi osoko kontratua lortu zuen bertan goi-mailako zikloa hasi arte. Ondoren, bigarren urtean, DUAL kontratua sinatu zuen LKSrekin, eta harrezkero bertan jarraitzen du lanean informatikari gisa. Zergatik aukeratu zenuen Lanbide Heziketa? Bide akademiko tradizionalak ez ninduen…

Read More

Nafar hegoaldeko uzta, eskutik eskura: Errigora kanpaina martxan da!

Beste behin ere, Errigoraren “Eskutik Eskura” kanpainak gure lurrak emandako produktuak modu eraldatzailean kontsumitzeko aukera ematen digu. Ekimena ez da soilik erosketa bat; Nafarroa erdi eta hegoaldeko ekoizleei bultzada emateko, euskarazko etiketatzea sustatzeko eta balioetan oinarritutako herria eraikitzeko bide bat da. Guztira, hiru asteko epea egongo da eskaerak egiteko, eta garrantzitsua da datak gogoan hartzea:…

Read More

Eskerrik asko TANTA Egunarekin bat egin zenuten guztioi!

Joan den ostiralean TANTA Eguna ospatu genuen gure Ikastolan, eta esker on hitzak besterik ez ditugu gure guneetara gerturatu zineten pertsona guztiontzat. Jende ugari hurbildu zen gure postuetara proiektu kolektibo honi bultzada ematera, eta zuen babesak erakusten du, beste behin, gure komunitatearen indarra. Eskerrik asko tantaz tanta elkartasuna eraikitzen laguntzeagatik. Zuen parte-hartzea funtsezkoa da Euskal…

Read More