Ikastolatik Korrikara goaz!

Ikastolan ohitura bilakatu da Korrikarekin bat egitea, ez bakarrik gure herrietan; baita  Korrikak mapan marrazten duen Euskal Herrian zehar kilometroa hartuta ere.Aurten ere bagoaz, beraz, Araba eta Nafarroa aldera; Genebillatik Kanpezurako bidean, ikastolako profesionalen talde batek egingo du korrika; Azazetako gainean, berriz, ikastolako bigarren hezkuntzako 120 ikasle eta irakasle elkartuko dira, hauek ere euskararen alde…

Read More

Herria Kantari: Ederra bezain euritsua!

Joan den zapatuan, martxoak 14, euria gogotik egin arren, Arrasateko kaleak musikaz eta alaitasunez bete genituen “Herria Kantari” jaialdiaren edizio berriari esker. Eguraldiak ez zuen gure ikasleen gogoa itzali eta, baldintzei aurre eginez, komunitatea doinu herrikoi eta garaikideen inguruan batzea lortu genuen. Izan ere, zapatukoa ederra bezain euritsua izan zen! Aurtengo errepertorioak, azken urteetako bidetik,…

Read More

Bilboko Hezkuntza Ebaluazioaren Nazioarteko Kongresuan izan gara, EHI eta HUHEZIko kideekin batera

Joan den martxoaren 9an eta 10ean, Bilboko Euskalduna Jauregiak Hezkuntza Ebaluazioaren Nazioarteko Kongresua hartu zuen, eta Arizmendi Ikastolako lau kide bertan izan ziren gure hezkuntza-ereduaren esperientzia partekatzen. Bi eguneko jardunaldi hauetan, gure ordezkariek nazioarteko adituen hitzaldiak eta mahai-inguruak jarraitzeko aukera izateaz gain, Ikastolan garatzen ari garen ebaluazio-praktika berritzaileak aurkeztu zituzten hainbat posterren bidez. Arizmendiren presentzia…

Read More

Pertsonen kudeaketa eta Txinaren erronka: Arizmendi Ikastola Mondragonen Pertsonen Kudeaketarako XVI. Foroan

Joan den astean MONDRAGON Korporazioak antolatutako Pertsonen Kudeaketarako XVI. Foroan izan ginen. “Txinaren eragina enpresen lehiakortasun globalean” izenburupean, munduko potentzia nagusietako baten bilakaerak gure inguruko kooperatiba eta erakundeetan duen eragina aztertu zen bertan. Ekitaldiak gaurkotasun handiko gaiak jorratu zituen, Txinak azken hamarkadetan izan duen transformazio sakona ardatz hartuta. Besteak beste, herrialde horrek hornitzaile izatetik lehiakide…

Read More

Leintzeko Ikastola Lagunek saio berriak abiatu dituzte Arrasaten

Joan den astean, Leintzeko Ikastola Lagunak taldeak Arrasateko saioei ekin zion berriro, gure inguruko Ikastolen jatorria eta bilakaera gertutik ezagutu eta bizi izan duten pertsonak elkartzeko helburuarekin. Topaketa hauen mamia ez da soilik iragandakoaz aritzea, baizik eta parte-hartzaileen arteko harremanak estutzea eta esperientziak partekatzea. Arrasateko saioetan, kideek elkarrekin egoteko eta hainbat gairen inguruan gogoeta egiteko…

Read More

Aitatasuna hizpide Magala espazioaren hurrengo saioan

Uribarri guneko Magala espazioak saio berri bat iragarri du hilabete honetarako, gurasotasunaren inguruko hausnarketa sakon eta beharrezko bati bide emateko. Oraingoan, galdera zuzen bat izango da ardatza: Nola bizi dugu aitatasuna? Hau da gai hau Magalan planteatzen den bigarren aldia, aurreko saioek izandako arrakasta handiaren ondoren. Parte-hartzaileek oso positiboki baloratu zuten orduko esperientzia, eta horrek…

Read More

Magala eta Tipi Tapa elkarlanean Eskoriatzan, haurren eraso-jokabideak ulertzeko

Joan den astelehenean, martxoaren 16an, Eskoriatzako Kultur Etxean egin zen “Eraso jokabidea Haur Hezkuntzan” saioan parte hartu genuen. Izan ere, Arizmendi Ikastolako Magala espazioak eta Eskoriatzako Tipi Tapa guraso elkarteak elkarlanean antolatutako ekimena izan zen, eta hogei bat guraso elkartu ziren gaian sakontzeko. Magala espazioko arduraduna den Amaia Arrietak gidatutako saioan, gurasoek haurren jokabide horien…

Read More

Down Sindromearen Nazioarteko Egunarekin bat egiteko deia!

Aurten ere, bagatoz martxoaren 21ean Down Sindromearen Nazioarteko Egunarekin bat egiteko gogotsu. Ikusi, ondoren datorren bideoan zer proposatu diguten Almeneko LH4ko ikasleek: Badakizue lana zein den! Galtzerdi ezberdinak jantzi eta atera ezazue argazkia. Norekin? Etxekoekin, gelakoekin, lagunekin, kiroletako taldekideekin… Ekimenean parte hartzeko gogoz dagoen edozeinekin. Nora helarazi? komunikazioa.bhalmen@arizmendikide.net emailera bidali itzazue zuen argazkiak. Noizko? Ikastolan…

Read More

Lanbide Heziketaren etorkizuna: 2030erako Euskal Planaren aurkezpenean izan gara

Joan zen astean, Donostian bildu ginen Lanbide Heziketaren etorkizuna baldintzatuko duen “2030erako Euskal Plana” aurkezteko ekitaldian. Euskal hezkuntza sistemaren garapenerako mugarri garrantzitsua den hitzordu honetan, Arizmendi Ikastola bertan izan zen, gure zuzendari Mireia Muruamendiaraz eta Beñat Irazabal ordezkari zirela. Sektoreko 300 profesional inguru elkartu ginen topaketa honetan, etorkizuneko erronkak partekatzeko eta estrategia berriaren ildo nagusiak…

Read More

“Herria Kantari” jaialdia ospatuko dugu zapatuan

Datorren zapatuan, martxoak 14, gure Ikastolako ikasleek Arrasateko kaleak musikaz eta alaitasunez beteko dituzte “Herria Kantari” jaialdiaren edizio berri bati esker. Eguerdiko 12:00etan hasita, herriko hainbat gune kantu-leku bihurtuko dira, Ikastolako komunitatea eta herritarrak doinu herrikoi eta garaikideen inguruan batuz. ERDU eta BATUko ikasleek hartuko dute parte jaialdian, talde hauetan banatuta: ●     Olarte…

Read More