Lanbide Heziketaren etorkizuna: 2030erako Euskal Planaren aurkezpenean izan gara

Joan zen astean, Donostian bildu ginen Lanbide Heziketaren etorkizuna baldintzatuko duen “2030erako Euskal Plana” aurkezteko ekitaldian. Euskal hezkuntza sistemaren garapenerako mugarri garrantzitsua den hitzordu honetan, Arizmendi Ikastola bertan izan zen, gure zuzendari Mireia Muruamendiaraz eta Beñat Irazabal ordezkari zirela.

Sektoreko 300 profesional inguru elkartu ginen topaketa honetan, etorkizuneko erronkak partekatzeko eta estrategia berriaren ildo nagusiak ezagutzeko. Jon Labaka, Nicolas Sagarzazu, Inge Gorostiaga eta Isabel Mendiguren adituek gidatu zuten saioa, datozen urteetarako diseinatu den estrategiaren nondik norakoak azalduz. Aurkeztutako bide orriak, Lanbide Heziketa modernizatu, dinamizatu eta gizartearen zein enpresen egungo beharretara egokitzeko 5 ardatz nagusi finkatzen ditu.

Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketan erabat konprometituta jarraitzen dugu berrikuntzarekin. Etorkizuneko lan-merkatura prestatuta dauden ikasleak heztea eta euskal gizartean eragin positiboa izatea da gure iparrorratza, eta horretarako, beharrezkoa dugu horrelako estrategien eta berrikuntzen parte aktiboa izatea.