Zatoz Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketako Ate Irekietara!

Datorren apirilaren 22an, arratsaldeko 18:00etan, Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketak Ate Irekiak egingo ditu Ferixalekuan (Arrasate). Aukera paregabea izango da gure instalazioak ezagutzeko, irakasleekin hitz egiteko eta gure lan-metodologia gertutik ikusteko. Ikasle bakoitzak bere bidea aurkitzea da gure helburua, eta horretarako, maila desberdinetako zikloak eskaintzen ditugu Lanbide Heziketan: Berritasun garrantzitsuak aurten! Aurten, gainera, gure eskaintza indartu…

Read More

EHIk antolatutako “Familiak aniztasunean” webinar zikloak aurrera darrai: bigarren hitzordua Kike Amonarrizekin

Ikastolen Elkarteak martxan jarritako “Familiak aniztasunean” ekimenak aurrera darrai. Joan den martxoaren 11n eman genion hasiera zikloari Paula Casaresen eskutik, “Familiak eta hizkuntzaren garrantzia” webinarrarekin. Saio hura galdu bazenuen edo berriro ikusi nahi baduzu, hemen daukazu grabazioa ikusgai: Orain, bigarren hitzordu garrantzitsua datorkigu apirilerako. Hizkuntzaren transmisioan eta, batez ere, gure seme-alabek euskararekiko duten atxikimenduan familiek…

Read More

Magala espazioa: “Haurraren neurogarapena ulertzeko gakoak” hitzaldia, apirilaren 30ean

Gure seme-alaben garapena prozesu liluragarria da, eta hori gertutik ezagutzea ezinbestekoa da haien hazkundean lagun egiteko. Hori dela eta, hurrengo apirilaren 30ean, hitzaldi berezi bat antolatu dugu Magala espazioan: “Neurogarapena: 0-6 haurraren garapena ulertzeko gakoak”. Saio honetan, Katya Martin Requejo Neurozientzian ikerlari eta irakaslea izango dugu gurekin. Bere eskutik, haurtzaroko lehen urte horietan garuna nola…

Read More

24. Korrika: Borobila izan zen!

24. Korrikak “Euskara gara” leloarekin Euskal Herria zeharkatu duen honetan, Arizmendi Ikastolako komunitateak erantzun bikaina eman dio martxoaren 28ko hitzorduari. Goizaldeko ordu txikiak izan arren, Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasateko kaleak gure ikasle, familia eta langileen energiaz bete ziren, lekukoa harrotasunez eramanez eta euskararen aldeko aldarria ozen zabalduz. Hiru herrietan, gure komunitateko kideek izan zuten lekukoa…

Read More

Korrika 24: Aste osoko egitarau oparoa izan dugu Ikastolan, Korrikari bidea egiteko

Bi urtetik behin ospatzen den Korrikak aztarna sakona uzten du gure Ikastolako egunerokoan. Aurtengo “Euskara gara!” leloa geure-geure egiten dugu, gure izaerarekin eta mundu-ikuspegiarekin bat datorrelako guztiz; horregatik, ekimenari merezi duen garrantzia ematen diogu gune guztietan presente egon dadin.  Astelehen goizaldean hasi genuen bidea, Arimazubiko kideek Genevilla eta Kanpezu arteko 926. kilometroa zeharkatu zutenean, eta…

Read More

Eskaintza berrituarekin eta “Birziklanet” ekimenarekin parte hartu dugu Lanbide Heziketaren GOIAZ! azokan

Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak antolatuta, Arrasateko Kulturate eraikinak GOIAZ! Lanbide Heziketako azokaren 18. edizioa hartu du aste honetan. Eskualdeko beste ikastetxeekin batera, Arizmendi Ikastola bertan izan da, etorkizuneko ikasleei eta herritarrei gure hezkuntza-proiektua eta datorren ikasturterako prestatu dugun eskaintza zabala aurkezten. Azoka hau leiho paregabea da ikasleentzat; izan ere, euren ibilbide profesionala erabakitzeko garaian, informazio…

Read More

IZEN (14-18 urte) egitasmoaren bideoa aurkeztu dugu!

Arizmendi Ikastolako IZEN egitasmoa DBHko 3. eta 4. mailek eta Batxilergoko 1. eta 2. mailek osatzen dute. Hezkuntza-etapa honetan, ikaslea hainbat egoera eta erronka ezberdinen aurrean jartzen dugu, bere garapen osoa sustatzeko. Gure helburu nagusia ikasleari norbere burua eta ingurua ezagutzen laguntzea da, etorkizunean erabaki kontzienteak hartuko dituzten herritar euskaldun eta konprometituak izan daitezen. Eskaintza…

Read More

KMK 50: Osatu dezagun erakusketa elkarrekin! Ekarri zure oroitzapenak Ikastolara

2026ko Kilometroak  berezia izango da, borobila, 50. edizioa,  eta Lazkaon ospatuko da.  1977an ospatu zen lehen aldiz  Kilometroak; ordukoan  Beasain eta Lazkaoko ikastolek antolatu zuten. Jendetza batu zuen lehen edizio hark;  Ikastolen mugimenduarekin bat egiten zuen jende asko  gerturatu zen,  ibilbide hartan kilometroak eginez,  Ikastolen alde dirua jaso eta ikastolei babesa ematera. Gerora sortu dira…

Read More

Tipi-tapa, elkarrekin! Goazen KORRIKAra Arizmendi Ikastolako kideok

24. Korrika Euskal Herriko txoko guztiak zeharkatzen ari da “Euskara gara” leloarekin, eta Arizmendi Ikastolako komunitateak hitzordu garrantzitsua du gaur gauen. Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasateko kaleak korrikalariz beteko dira goizaldeko ordu txikietan, eta gure ikasle, familia eta langileak bertan izango dugu lekukoa, euskararen aldeko aldarria ozen zabaltzeko. Gure herrietatik igarotzean, Ikastolako taldeak prest egongo gara…

Read More

Down Sindromearen nazioarteko eguna aldarrikatu dugu Arizmendi Ikastolan

Martxoaren 21ean Down Sindromearen nazioarteko eguna izan zen. Horregatik, egunotan galtzerdi ezberdinak jantzita argazkiak atera ditugu ikastolan. Gune guztietako argazkiak jaso eta azpiko albuma osatu dugu. Keinu honen bidez, gizarte inklusibo baten alde egin eta Down Sindromearen eguna ikusgarri egitea izan dugu helburu. Orain, keinuetatik ekintzetara pasatzea tokatzen da. Izan gaitezen abegikorrak; apreziatu eta gozatu…

Read More