Magala espazioa: “Haurraren neurogarapena ulertzeko gakoak” hitzaldia, apirilaren 30ean

Gure seme-alaben garapena prozesu liluragarria da, eta hori gertutik ezagutzea ezinbestekoa da haien hazkundean lagun egiteko. Hori dela eta, hurrengo apirilaren 30ean, hitzaldi berezi bat antolatu dugu Magala espazioan: “Neurogarapena: 0-6 haurraren garapena ulertzeko gakoak”.

Saio honetan, Katya Martin Requejo Neurozientzian ikerlari eta irakaslea izango dugu gurekin. Bere eskutik, haurtzaroko lehen urte horietan garuna nola formatzen den eta prozesu horrek haurraren egunerokoan duen eragina aztertuko dugu.

Hitzaldiaren xehetasunak:

  • Gaia: Neurogarapena (0-6 urte).
  • Hizlaria: Katya Martin Requejo (Neurohezkuntzan ikerlaria eta irakaslea).
  • Eguna: Apirilak 30.
  • Ordua: 17:30ean.
  • Hizkuntza: Euskaraz.

Guraso, hezitzaile eta haurraren garapenean interesa duzuen guztioi zuzendutako saioa da. Bertan parte hartzeko hurrengo formulategian izena ematea eskatzen da: https://labur.eus/xita3ch5

Zatoz neurozientziaren munduan murgiltzera eta gure txikien mundu-ikuskera hobeto ulertzera!