Korrika 24: Aste osoko egitarau oparoa izan dugu Ikastolan, Korrikari bidea egiteko
Bi urtetik behin ospatzen den Korrikak aztarna sakona uzten du gure Ikastolako egunerokoan. Aurtengo “Euskara gara!” leloa geure-geure egiten dugu, gure izaerarekin eta mundu-ikuspegiarekin bat datorrelako guztiz; horregatik, ekimenari merezi duen garrantzia ematen diogu gune guztietan presente egon dadin.
Astelehen goizaldean hasi genuen bidea, Arimazubiko kideek Genevilla eta Kanpezu arteko 926. kilometroa zeharkatu zutenean, eta beranduago, Almen zein Gaztelupeko Bazara batzordeko ikasleek hartu zuten lekukoa Azazetako mendatean, 955. kilometroan.
Herrietan ere ekimen politak loratu dira; Santa Teresan, esaterako, guneko gurasoen euskara batzordeak bultzatuta, mural ikusgarri bat margotu dute jolastokian “Musakolan eta Ikastolan ere, Euskara Gara” lelopean, euskararen aldeko aldarria auzora zabalduz. Gaur goizean, berriz, jai giroa nagusitu da Arrasate, Eskoriatza zein Aretxabaletako kaleetan, Herri eskolako ikasleekin batera ospatu dugun Korrika Txikiarekin.
Goazen, bada, astean zehar gertatutakoari eta bizitako une horiei guztiei hitza eta irudia jartzera.
Jarraian gaurko Korrika txikiaren irudiak aurkituko dituzu herrika:
Korrika txikia Arrasaten
Korrika txikia Aretxabaletan
Korrika txikia Eskoriatzan
Hurrengo albumetan azken egunetako Korrikaren inguruko ekintzak aurkituko dituzu guneka:
Almen: Bazarako ikasleekin 955.km korrika egiten, Azazetan martxoaren 23an.
Almen: Bazkalorduan paella musikatua.
Gaztelupe: Bazarako ikasleekin 955.km korrika egiten, Azazetan martxoaren 23an.
Santa Teresa: Mural margoketa.
Uribarri: Lekukoak sortu eta petoak eta aurtengo logoa margotu dituzte.
Umezaintza: Lekukoak sortu eta muralak sortu eta petoak margotu dituzte.
Olarte: Lekukoak eta muralak sortu dituzte, baita petoak margotu ere.
Basasbeazpi: Lekukoak sortu, petoak margotu eta arranoaren hegaldia irudikatzeko arranoak sortu dituzte.
Jose Arana: Korrikarako prestatzen










