Down Sindromearen nazioarteko eguna aldarrikatu dugu Arizmendi Ikastolan

Martxoaren 21ean Down Sindromearen nazioarteko eguna izan zen. Horregatik, egunotan galtzerdi ezberdinak jantzita argazkiak atera ditugu ikastolan. Gune guztietako argazkiak jaso eta azpiko albuma osatu dugu. Keinu honen bidez, gizarte inklusibo baten alde egin eta Down Sindromearen eguna ikusgarri egitea izan dugu helburu. Orain, keinuetatik ekintzetara pasatzea tokatzen da. Izan gaitezen abegikorrak; apreziatu eta gozatu dezagun gure inguruko aniztasuna. Denok baikara bakarrak eta bereziak. Eta denok merezi baitugu gure txokoa izatea taldean, gelan, herrian eta munduan.

#Denok ezberdinak izan arren eskubide eta aukera berdinak izan behar ditugulako.

DOWN SINDROMEAREN EGUNA Santa Teresa 26'