IZEN (14-18 urte) egitasmoaren bideoa aurkeztu dugu!

Arizmendi Ikastolako IZEN egitasmoa DBHko 3. eta 4. mailek eta Batxilergoko 1. eta 2. mailek osatzen dute. Hezkuntza-etapa honetan, ikaslea hainbat egoera eta erronka ezberdinen aurrean jartzen dugu, bere garapen osoa sustatzeko.

Gure helburu nagusia ikasleari norbere burua eta ingurua ezagutzen laguntzea da, etorkizunean erabaki kontzienteak hartuko dituzten herritar euskaldun eta konprometituak izan daitezen.

Eskaintza akademikoa:

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH): Ohiko lerroaz gain, ZIP (Zereginen Ikaskuntzarako Programa) eta Dibertsifikazio gela eskaintzen ditugu.
  • Batxilergoa lau modalitate ditugu aukeran:
    • Zientzia eta Teknologia.
    • Giza eta Gizarte Zientziak.
    • Artea.
    • Orokorra.

Non aurkituko gaituzu?

Eskaintza hau bi gunetan dugu eskuragarri:

  • Almen gunea (Aretxabaleta-Eskoriatza).
  • Gaztelupe gunea (Arrasate).

IKUSI BIDEOA HEMEN: https://youtu.be/Fm7VdOEuktM?si=K63W6O9t8L–3R9A