EHIk antolatutako “Familiak aniztasunean” webinar zikloak aurrera darrai: bigarren hitzordua Kike Amonarrizekin
Ikastolen Elkarteak martxan jarritako “Familiak aniztasunean” ekimenak aurrera darrai. Joan den martxoaren 11n eman genion hasiera zikloari Paula Casaresen eskutik, “Familiak eta hizkuntzaren garrantzia” webinarrarekin. Saio hura galdu bazenuen edo berriro ikusi nahi baduzu, hemen daukazu grabazioa ikusgai:
- Euskaraz: https://labur.eus/wfogmrjh
- Gaztelaniaz: https://labur.eus/gp0qzvkr
Orain, bigarren hitzordu garrantzitsua datorkigu apirilerako. Hizkuntzaren transmisioan eta, batez ere, gure seme-alabek euskararekiko duten atxikimenduan familiek dugun garrantziaz hausnartzeko aukera izango dugu:
- Gaia: “Familiak eta hizkuntzaren atxikimendua”
- Hizlaria: Kike Amonarriz (soziolinguista eta komunikatzailea)
- Eguna: Apirilak 22
- Ordua: 18:30etik 19:30era
Gogoratu: Hitzaldia euskaraz, gaztelaniaz zein frantsesez jarraitu ahal izango dela, eta saio hau ere grabatu egingo dela.
Jarraitu saioa hemen: https://zoom.us/j/93063345678
Webinar hauen ostean, gai hauek gure testuingurura ekarri eta elkarrekin sakontzeko, saio praktikoak burutuko ditugu Arizmendi Ikastolako familiekin. Saio hauen datak eta lekuak izen-ematearen arabera zehaztuko dira.
Gure seme-alaben hizkuntza-atxikimenduan bidelagun izateko gakoak jasotzeko aukera paregabea da.
Animatu eta parte hartu!