Zatoz Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketako Ate Irekietara!
Datorren apirilaren 22an, arratsaldeko 18:00etan, Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketak Ate Irekiak egingo ditu Ferixalekuan (Arrasate). Aukera paregabea izango da gure instalazioak ezagutzeko, irakasleekin hitz egiteko eta gure lan-metodologia gertutik ikusteko.
Ikasle bakoitzak bere bidea aurkitzea da gure helburua, eta horretarako, maila desberdinetako zikloak eskaintzen ditugu Lanbide Heziketan:
- Goi Mailako Zikloa: Gizarte eta kirol animazioaren irakaskuntza (GIKAI).
- Erdi Mailako Zikloak: Erizaintzako zaintza osagarriak, Mikroinformatika sistemak eta sareak, eta Osasun larrialdiak.
- Hasierako Lanbide Heziketa: Sukaldaritza, Etxebizitzen mantentze lanak eta Informatika.
Berritasun garrantzitsuak aurten!
Aurten, gainera, gure eskaintza indartu dugu bi berritasun nagusirekin, lan-merkatuaren beharrei erantzuteko:
- Ziurtagiri profesionala (C Gradua): Mendekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia akuilatzea eta hezkuntzako esku-hartzea.
- Informatika eta komunikazioetako oinarrizko profesionala.
Informazio gehiago nahi baduzu, bisitatu gure webgunea: www.arizmendi.eus/Ferixalekua.
Zatoz eta aurkitu motibatzen zaituen aukera!