Tipi-tapa, elkarrekin! Goazen KORRIKAra Arizmendi Ikastolako kideok
24. Korrika Euskal Herriko txoko guztiak zeharkatzen ari da “Euskara gara” leloarekin, eta Arizmendi Ikastolako komunitateak hitzordu garrantzitsua du gaur gauen. Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasateko kaleak korrikalariz beteko dira goizaldeko ordu txikietan, eta gure ikasle, familia eta langileak bertan izango dugu lekukoa, euskararen aldeko aldarria ozen zabaltzeko.
Gure herrietatik igarotzean, Ikastolako taldeak prest egongo gara kilometroak partekatzeko. Hauek dira finkatutako hitzorduak eta elkarguneak:
- Eskoriatza (2724. km): 03:28an, Huhezi parean.
- Aretxabaleta (2737. km): 03:56an, Pausoka parean.
- Arrasate (2756. km): 04:26an, Gaztelupe parean.
Arizmendi Ikastolatik guraso, ikasle, profesional eta lagun guztiei dei egiten dizuegu batera korrika egitera hurbil gaitezen. Gauerdiko orduak izan arren, giro ederra eta euskararen aldeko konpromisoa izango dira nagusi hiru herrietan. Guztion artean erakutsiko dugu, beste behin ere, euskaraz bizi nahi dugun komunitate bizia garela.
Egin ditzagun kilometro hauek elkarrekin!
Denok batera, euskara gara!
Tipi-tapa, tipi-tapa, KORRIKA!