Ikastolatik Korrikara goaz!

Ikastolan ohitura bilakatu da Korrikarekin bat egitea, ez bakarrik gure herrietan; baita  Korrikak mapan marrazten duen Euskal Herrian zehar kilometroa hartuta ere.
Aurten ere bagoaz, beraz, Araba eta Nafarroa aldera; Genebillatik Kanpezurako bidean, ikastolako profesionalen talde batek egingo du korrika; Azazetako gainean, berriz, ikastolako bigarren hezkuntzako 120 ikasle eta irakasle elkartuko dira, hauek ere euskararen alde korrika egitera. Hemen datu zehatzak, Zuzeneko emanaldian ikusi nahi bagaituzu ere…

NOIZ? martxoak 23, astelehena; 05:02etan (ikastolako profesionalak) eta 08:06etan (ikasleak)
NON? Genebillatik Kanpezurako bidean (926. kilometroa) eta Azazetako mendatean (955. kilometroan).
NON IKUSI? Zuzeneko emanaldian