Down Sindromearen Nazioarteko Egunarekin bat egiteko deia!

Aurten ere, bagatoz martxoaren 21ean Down Sindromearen Nazioarteko Egunarekin bat egiteko gogotsu. Ikusi, ondoren datorren bideoan zer proposatu diguten Almeneko LH4ko ikasleek:

Badakizue lana zein den! Galtzerdi ezberdinak jantzi eta atera ezazue argazkia.

Norekin? Etxekoekin, gelakoekin, lagunekin, kiroletako taldekideekin… Ekimenean parte hartzeko gogoz dagoen edozeinekin.

Nora helarazi? komunikazioa.bhalmen@arizmendikide.net emailera bidali itzazue zuen argazkiak.

Noizko? Ikastolan martxoaren 23an ospatuko dugunez, martxoak 24arte jasoko ditugu zuen ekarpenak.

Animatu eta parte hartu! Mundua ederragoa eta aberatsagoa baita berau koloretsua eta anitza bada!