Pertsonen kudeaketa eta Txinaren erronka: Arizmendi Ikastola Mondragonen Pertsonen Kudeaketarako XVI. Foroan

Joan den astean MONDRAGON Korporazioak antolatutako Pertsonen Kudeaketarako XVI. Foroan izan ginen. “Txinaren eragina enpresen lehiakortasun globalean” izenburupean, munduko potentzia nagusietako baten bilakaerak gure inguruko kooperatiba eta erakundeetan duen eragina aztertu zen bertan.

Ekitaldiak gaurkotasun handiko gaiak jorratu zituen, Txinak azken hamarkadetan izan duen transformazio sakona ardatz hartuta. Besteak beste, herrialde horrek hornitzaile izatetik lehiakide teknologiko izatera eman duen jauzia eta horrek pertsonen kudeaketan eta lan-munduan dituen ondorioak aztertu zituzten adituek. Foroan zehar, Txinako testuinguruan pertsonen kudeaketak dituen berezitasunak azaldu ziren, baita MONDRAGONeko kooperatibek hango errealitatera egokitzeko abian jarri dituzten estrategiak ere. Ikuspuntu horrek balio handia du guretzat, hezkuntzatik ere mundu globalizatu baten erronkei erantzun behar diegulako, betiere pertsonak eta hauen garapena erdigunean jarriz.

TU Lankiden argitaratutako albistea, hemen.