Eskerrik asko TANTA Egunarekin bat egin zenuten guztioi!
Joan den ostiralean TANTA Eguna ospatu genuen gure Ikastolan, eta esker on hitzak besterik ez ditugu gure guneetara gerturatu zineten pertsona guztiontzat. Jende ugari hurbildu zen gure postuetara proiektu kolektibo honi bultzada ematera, eta zuen babesak erakusten du, beste behin, gure komunitatearen indarra.
Eskerrik asko tantaz tanta elkartasuna eraikitzen laguntzeagatik. Zuen parte-hartzea funtsezkoa da Euskal Herriko Ikastolon proiektua babesteko.
Gogorarazi nahi dizuegu, festa eguna igaro den arren, TANTA boletoak salgai egongo direla ikasturtea amaitu arte 5 euroren truke. Oraindik ez baduzu zurea, gure guneetan eskuratu dezakezu eta 60.000 euroko saria irabazteko aukeran parte hartu (zozketaren emaitza ekainean jakinaraziko da).
Jarrai dezagun tanta gehiago batzen!
Goiena.eus-en argitaratutako albistea, hemen.
