ADI! Ikastolako jantzi eta poltsen eskaera epea bihar bukatzen da

Gure Ikastolako arropa eta osagarriak eskatzeko epea amaitzear da. Duela bi aste abiatu genuen ekimen honek harrera ezin hobea izan du, baina gogorarazi nahi dizuegu bihar, martxoak 11, dela eskaerak egiteko azken eguna.

Ez galdu gure proiektua harrotasunez erakusteko aukera! Oraindik garaiz zaude eskaera egiteko:

  • Kiroletako kamisetak: Aukeratu zure gustukoa (berde fluorra edo beltza).
  • Osagarriak: Sudaderak eta oihalezko poltsak ere eskura ditzakezu.

Animatu eta jantzi gure nortasuna!