Gure hizkuntzaren sekretuak ezagutzeko aukera: ETB1eko “Tribuaren Berbak” saioa gomendatzen dizuegu!

Euskararen mundu zabal eta aberats horretan sakontzeko gogoa duzu? Arizmendi Ikastolatik, ETB1eko “Tribuaren Berbak” saioa ikustera gonbidatu nahi zaituztegu. Kike Amonarrizek eta Izaro Arrutik aurkezten duten programa honek modu argi, dibertigarri eta interesgarrian erakusten digu gure hizkuntzaren bitxikeriak eta egungo egoera.

Gure hizkuntzaz gehiago jakitea, hura gehiago maitatzeko modua ere badelako, ez galdu aukera!

Saio guztiak hemen ikusgai: Tribuaren Berbak – EITB