Hizkuntza, familia eta atxikimendua: webinarrak Paula Casares eta Kike Amonarrizekin

Gure seme-alabek hizkuntzarekiko duten atxikimenduan eta euskararen erabileran, familiok zeregin garrantzitsua dugu. Hori dela eta, Ikastolen Elkarteak antolatutako ekimen berezi batean parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu. Gaiak sakon lantzeko, alorrean aditu diren Paula Casares eta Kike Amonarriz izango ditugu bidelagun bi saio hauetan:

  • Martxoak 11 (18:30-19:30): “Familiak eta hizkuntzaren garrantzia” – Paula Casaresekin.
  • Apirilak 22 (18:30-19:30): “Familiak eta hizkuntzaren atxikimendua” – Kike Amonarrizekin.

Webinar hauen ostean, ikasitakoa gure testuingurura ekartzeko, saio praktikoak burutuko ditugu Arizmendi Ikastolako familiekin. Saio hauen datak eta guneak izen-emate kopuruaren arabera zehaztuko ditugu; beraz, animatu parte hartzera!

Ohar garrantzitsuak:

  • Hizkuntza: Hitzaldiak euskaraz, gaztelaniaz zein frantsesez jarraitu ahal izango dira (itzulpen zerbitzuari esker).
  • Grabaketa: Saioak grabatu egingo dira, ondoren kontsultatu ahal izateko.

Arizmendi Ikastolatik interes handiko saio hauek ez galtzeko deia egiten dizuegu. Guztion artean elikatzen baitugu gure hizkuntza-komunitatea!