Nazioarteko ateak zabalik: Marnix Academy-ko bisita gurean

Arizmendi Ikastolak mundura begira jarraitzen du. Oraingo honetan, Utrechteko (Herbehereak) Marnix Academy-ko 20 ikasle eta irakasle hartu ditugu gure artean, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatearekin dugun Erasmus+ lankidetzari esker.

Etorkizuneko irakasle hauek euskal hezkuntza sistema eta gure berrikuntza pedagogikoak bertatik bertara ezagutzeko helburua dute. Gure egunerokoa ikasgelan behatzeaz gain, ikasleekin elkarrekintzan aritu dira, kulturak partekatuz eta hezkuntzaren inguruko hausnarketa globalak eginez.

Esperientzia hau aberasgarria izan da guztiontzat: gure ikasleek nazioarteko errealitateak ezagutzeko aukera izan dute, eta bisitariek gure metodologiaren berri eraman dute etxera.

Mila esker gure ikasle eta irakasleei, ateak zabaltzeagatik eta munduko etorkizuneko hezitzaileekin zubi hau eraikitzen laguntzeagatik!