Martxoak 8: berdintasuna aldarri gure Ikastolan
Martxoaren 8a aurten igandea egokitu denez, Arizmendi Ikastolan Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospakizunak eta aldarrikapenak martxoaren 6ra, ostiralera, aurreratu genituen. Guretzat, berdintasuna ez baita egutegiko egun bakar batera mugatzen; egunero lantzen ditugun balioak dira, eta aurten ere, ikasleek modu berezian ekarri dituzte agerira.
Gure ikastolako gune guztiak sormenez eta aldarrikapenez bete dira, berdintasunaren aldeko mezu eta kolorez jantzita. Aurten ere, ikasle-talde feministak izan dira eragile aktibo eta lan horren motorra, irakasleen laguntzarekin elkarlanean. Egitarau oparo eta parte-hartzaile baten bidez, ikasleek emakumeen ahotsak ozenarazi nahi izan dituzte; horretarako, ipuin kontaketak, eskulanak, postalak eta bertso saioak antolatuz. Gainera, gure erreferente diren emakumeak eta borroka historikoa gogora ekartzeko, argazki erraldoiak eta horma-irudiak prestatu dituzte ikasleek. Egunak hausnarketarako tarteak ere utzi ditu, baita elkarrekin bizipenak partekatzeko emakumeei egindako omenaldi bereziak ere.
Martxoak 8, eta ondorengo egun guztiak, berdintasunaren aldeko borrokan jarraitzeko egunak direlako, Arizmendi Ikastolan egunero da Martxoak 8!
Arimazubi
Gazteluondo
Almen
Basabeazpi
Jose Arana
Umezaintza
Uribarri
Olarte
SantaTeresa








