[guraso.eus] Amaia Arrieta, Magalako arduraduna: “Magala herritar guztiei irekitako espazio bat da”
Guraso.eus atariak Amaia Arrietari, Arizmendi Ikastolako Magala espazioaren arduradunari, elkarrizketa mamitsua egin dio. Bertan, proiektuaren jatorriaz, helburuez eta duen garrantziaz sakondu dute, gune honek guraso eta hezitzaileentzat eskaintzen duen babesa azpimarratuz.
Magala ez da ikastolako barne-proiektu huts bat; herritar guztiei irekitako espazioa da. Bere helburu nagusia familiei eta haurrei hazkuntza prozesuan bidelagun izatea da, konfiantzazko giro baten barruan eta komunitatea saretuz.
Elkarrizketa osoa irakurri nahi duzu? Hemen duzu esteka: Guraso.eus – Amaia Arrieta eta Magala egitasmoa