Hitzaldia Magalan: “Esfinterren kontrola: nork, noiz eta nola kendu fardela?”

Uribarri guneko Magala espazioan hurrengo saioa antolatu dugu guraso eta hezitzaileentzat. Gai garrantzitsu bati helduko diogu: fardela kentzeko prozesua. Nork hartu behar du erabakia? Zein da momentu egokia eta nola bideratu behar litzateke? Galdera horiei guztiei erantzuna emango die Amaia Arrietak.

  • Data: Otsailak 26, osteguna
  • Ordua: 17:30ean
  • Lekua: Magala espazioa (Arrasateko Uribarri gunean)
  • Hizkuntza: Euskaraz (gaztelaniazko itzulpen zerbitzuarekin)

Hitzaldian parte hartzeko hurrengo formulategian izena ematea eskatzen da: https://labur.eus/tzkuhvvh

Zatoz prozesu hau modu natural eta egokian laguntzeko gakoak ezagutzera!