Bihar zabalduko da Ikastolako jantzi eta poltsen eskaera epea!

Gure Ikastolako arropa eta osagarriak eskatzeko garaia heldu da. Bihar, otsailak 25, eskaerak egiteko formularioa bidaliko dizuegu.  

Oraingoan gure eskaintza berritu dugu, zuetako askok helarazitako eskaerari erantzuteko: kiroletako kamisetak. Bi kolore aukeratu ditugu, bat alaiagoa eta bestea basikoagoa: berde fluorra eta beltza. Era berean, ohiko kamisetak, sudaderak eta oihalezko poltsak eskatzeko aukera egongo da.

Egon adi! Eskaerak egiteko epea bi astekoa izango da eta.

Aukera ezin hobea da gure proiektua harrotasunez erakusteko eta gure komunitatea indartzeko. Animatu eta jantzi gure nortasuna!