2026-27 Ikasturteko aurrematrikula epea zabalik otsailaren 13ra arte
Ostiralera arte, otsailak 13, egongo da zabalik 2026-27 Ikasturterako aurrematrikula epea. Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHrako ikasle berrien matrikulak jasotzen ditugu epe honetan.
Matrikula eskaera online edo Ikastolako idazkaritzetan egin daiteke. Eta aurkeztu beharreko dokumentazioa ondorengoa da:
- Ikaslearen Erregistro Zibileko ziurtagiri indibiduala.
- Gurasoen NA-a.
- Familiaren bizilekuaren ziurtagiria. (errolda ofizioz egiaztatzeko baimena ematen ez bada)
- Banandu edo dibortziatutako familiek, Hezkuntza Sailak ezarritako protokoloa betetzearen agiria. (adib.: ezkontide ohiaren baimen idatzia, ebazpen judiziala edo eskabidea bermatzen duen behin behineko neurria, etab.)
- Familia liburua (Eskatzaile ez den seme-alaba adingabe bakoitzeko puntuak jasotzeko)
- Aitortutako Hezkuntza Premia Bereziei buruzko diagnostikoa, halakorik izanez gero.
- Baremoko edozein apartaturen puntuaziorako egiaztagiria, hala eskatzen denean.
Behin behineko zerrendak martxoaren 24an argitaratuko dira, eta apirilaren 21ean, berriz, behin betikoak.
Jakin, matrikula epe ofizialetatik kanpo egiten bada, eskaerek ez-ohiko bidea jarraituko dutela.